Kaiet Laco-Errecart

Sorturtea: 1928

Afiliazio herria: Mendibe

Jean-Cadet edo Kaiet Laco-Errecart 1928an sortu da Mendibeko Etxeberribeherea etxean, bertan bizi guzia iragaiteko, soldaduska garaian salbu. Haren aitak, alaba bat ukan eta alargundurik lehen ezteiatik, haren lehen emaztearena zen etxaldea enkantetan erosten du eta ondotik berriz ezkontzen da. Ezkontza berri horretatik bi seme (Kaiet haietakoa) eta alaba bat sortzen dira.  

Donibane Garaziko eskola pribatuan ibiltzen da Kaiet 5 eta 7 urte artean (hauren aitaren gurasoak bertan bizi dira), eta, ondotik Mendibekoan 7 eta 9 urte artean eta, azkenik, (etxeko etxabean dagoen) Basaburu auzotegikoan 9 urteetatik 12 urteetara.

Zertifikata lortu eta udako bazketara igaiten da 1941ean lehen aldiko eri duten etxeko mutilaren ordez. Iratiko gailurra 2011n baizik ez du utziko zenbait hilabete berantago Donibane Garaziko zahar etxean sartzeko.   

Segeria, etxaldeak eta eskulangintzarekin, 1930-1940 hamarkadetan 550 biztanle ukan dituen herria ezagutu du Kaietek. 

Mendia izan du bizileku nagusi, berak maite zituen eta bera maite zuten abereez (ardiez besteak beste) inguraturik egunerokoan. Izadiari dion harreman hertsi honen lekukotasuna ematen du.  

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 218 218 - Kaiet Laco-Errecart 2014-10-03 0:51:50 Donibane Garazi Terexa Lekumberri

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.