Mattin Larçabal

1950 / 2020
Afiliazio herria: Mugerre

1950eko ekainaren 26an sortu da Mattin Larçabal Grangnia etxean, Aiherran, 7 haurrideko etxetiar familia batean.

Eskolako ibilbidea herriko eskola publikoan hasi eta 1959an, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan sartzen da, baxoa bertan 1968an pasatzeko. Gero Akizeko Seminario Handira joaten da (1968-1970) azkenean apezgoa uzteko.

Paueko unibertsitatean burutu ikasketen ondorioz, zuzenbide lizentzia lortuko du 1974an. Zenbait urtez ikasle zaintzale gisa lan egiten du (1974ko irailetik 1979ko ekainera), urte bateko soldaduska Saillagousse-n eginez tartean (1976).

Lauburu ondare elkarteak kontratatzen du idazkari izateko 1979an.

Kontratu lagunduko lanpostu hau uzten du 1981ean eta ondoko urtean hasten da Gure Irratian, 2013 ekaina, erretreta hartuko duen eguna arte lan egiteko.

1969an hasi da Mattin haren sorterriko kultur, ekonomia eta politika etorkizunari interesatzen. Gazteak haien herriaren historia, ekonomia eta kulturaz formatzea xede duen Amaia kultur elkartean sartzen da eta, bi urte berantago (1971), lizeotarrak sentsibilizatu nahi dituen Mende Berrin (clubs Pays Basque) eta, azkenik, Euskal Gogoan, 1973an.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ingurumen politikoa aldatu duten gertakari batzuk aipatzen dizkigu bere lekukotasun honen bidez.

Mattin Larçabal 2020an zendu da.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 236 236 - Mattin Larçabal 2015 1:16:01 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

# Izenburua Iraupena
1 Mattinen aurkezpena 0:04:04
2 Mende Berriren euskara ikastaldiak 0:03:23
3 Eliza eta euskal mundua 0:07:53

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.