Dominique Laxagueborde "Etchandyber"

1936
Afiliazio herria: Mendikota

Gehienetan “Etchandyber” bezala ezagutua den Dominique Laxagueborde 1936ko agorrilaren 5ean sortu zen Mendikotan. Etchandya etxeko (aldi berean jatetxea eta familiako etxalde ttikia) seme bakarra zen. Herriko eskolan ibili zen 11 urte arte, eta gero Mauleko kolegio pribatuan 5 urtez. Ondotik, familiakoak lagundu zituen baserriko lanetan. 17 urtetan, Mauleko espartin lantegian sartu zen soldadugora joan arte. Orduan, egunero 7 kilometro egiten zituen bizikletan.  

Gaztetik dantza ikasi zuen, lehenik Mendikotan eta gero Atharratzen “Hôtel du Fronton” hoteleko Elgoyenekin (Elgoyen eskola). Hor, Etxahun-Iruriren semea zen Allandu Bordaçarreren ezagutza egin zuen. Elkarrekin, Pierre Bordaçarre Etxahun-Irurik (1908-1979) idatzi kantuak kantatzen hasi ziren. Beren kantari ibilbideak 1966a arte iraun zuen. Dantzaren eta kantuaren amodioaz gain, bi gizonek bizipen anitz partekatu zituzten: soldadugoa Bordelen, Algeriako gerla (1956-1959), lantegiko esperientzia… 

Dominiquek eman kantu batekin bukatzen den elkarrizketak erakusten du Etxahun-Iruri ezagutzeko pribilegioa ukan duen kantuzale handia dela oraino ere.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 74 74 - Dominique Laxagueborde 2010 1:15:05 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Laborantza naban Zuberoan 0:03:27
2 Buhameak Mendikotan 0:03:48
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.