Maddi Landaburu

Sorturtea: 1934

Afiliazio herria: Aintzila

Maddi Landaburu, Ezterenzubiko Beherobia auzotegian kokatua den Arizmendia etxean 1934ko azaroaren 24an sortua, bederatzi haurren arteko azken aitzinekoa da (hauetarik bi hil zirelarik, Maddik badu 11 urte zituelarik zendu zitzaion ahizpa). Orbaizetakoa zuen aitak eta Izuran sortutako amak Arizmendia erosi zuten bertan plantatzeko. 

Beherobia auzotegiko eskola publikoan ibili da (3 eskola ziren herrian) Maddi 1940tik 1948ra. Eskola utzi du justu zertifikata lortu baino lehen haren anaia eta eri zen (haur baten ama zen) koinata Eiheralarrera laguntzera joateko. Urte bat eta erdi berantago, urte bat eta erdi iraunen duen aprendizgoan sartzen da Eiheralarreko jostun baten lantegian (1950-1951). Haren anaia eta koinatarekin bizitzen ahal da horrela. 

1951tik ezkonduko den 1957 urtea arte, jostun lanbidean jarduten du Ezterenzubi, Eiheralarre baina ere Mendibe, Lekunberrin etab. Etxez-etxe ibiliz eta bertan lo eginez hala behar izanez gero. 

1957an, Arño bere senarraren Aintzilako Betretxia etxean plantatzen da Maddi. Elkarrekin, hiru haur ukanen dituzte: Marie-Josée 1959an, Denis 1963an eta Gisèle 1964an. Ezkondu eta Maddik senarra negu guziz segitzen du Saint-Gladie-ko bazkalekuetara harekin joateko.   Haren aitaginarrebaren heriotzak 1964ko azaroan eta hirugarren haurraren sortzeak abenduan negua Betretxian igarotzea behartzen dute eta baliatuko da bildotsez arduratzeko. 1980tik aitzina, bazkalekuak etxetik hurbil atzematen dituzte Arño eta Maddik, eta horrela ez dute gehiago Bearnera joateko beharrik. Urte berdinean, ez dute gehiago mutilik Arño estibetan laguntzeko. Egun bukaera guziz beraz Maddi joaten Harpeara doan bidetik (Beherobia-Ezterenzubi) ardi deiztera, gasna egitera eta biharamun eguerditan sartzen da.

2016ko ekainean alargundurik, berrogoita hamar bat ardi zaintzen eta gasna egiten du Maddik. Hainbat denboraz beste jendeekin bizi egon ondoren (besteak beste bere amaginarrebarekin), bakarrik bizi da gaur egun Betretxian, haren haurrez inguraturik bada ere.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 373 373 - Maddi Landaburu 2020-09-28 0:00:00 Aintzila Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Ardi gasnaren egitea 0:07:44
2 Emazte ibilbide 0:06:32
3 Garaziko emazteak argitan 0:30:18
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.