Maite Dunat

1943
Afiliazio herria: Heleta

Heletan sortu da Maite Dunat, Kurutxara etxean, 1943ko azaroaren 18an, bere familia 1947an plantatuko den Haranburua etxetik hurbil. Bost ahizpez osatu familia bateko bigarrena da.

Herriko eskola pribatuan ibiltzen da lehenik Maite (1948-1953), ondotik Mauleko Jeanne d’Arc kolegioan sartzeko (1953-1958) eta Donibane Lohizuneko Saint Thomas d’Aquin eta Baionako Largenté lizeoetan.

Zientzia Esperimental Baxoa 1961ean lortu eta bi urtez irakasle egonen da Maite Dunat Heletako lehen mailako eskola pribatuan, eta orduan erabakitzen du unibertsitateko ikasketak berriz hastea kolegio-lizeoetan lan egin ahal izateko. 1963tik 1968ra, Natura Zientzia irakaskuntza lizentzia pasatzen du Bordeleko Unibertsitatean, 1968ko sartzea Sauveterreko Notre-Dame kolegioan abiatzeko. 1969ko udaberritik landa, haren denbora osoa Sauveterre eta Donapaleuko Etxekopar kolegioa eta Errecart lizeoaren artean partekatzen du, 1970 hamarkada erditik goiti Donapaleun bakarrik segitzeko.

Gerla ondoko Euskal Herri baserritar eta giristinoa ongi ezagutu du Maitek. 1960 hamarkadatik 1990era, parte hartze handia ukan du euskal antzerki munduan ere.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 326 326 - Maite Dunat 2018 1:41:33 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.