Maite Maniort-Hennebutte

Sorturtea: 1930

Heriotze urtea: 2025

Afiliazio herria: Biarritz

Maite Maniort-Hennebutte Neuilly-n sortu zen 1930eko apirilaren 3an, kontu profesionalengatik aitak (Miarriztar ingeniaria) eta amak (sortzez Eliçabide, Senpereko Ibarrun auzokoa) Parise aldera joan behar izan zutelako. 1935etik 1947ra, Charles de Foucauld ikastetxe pribatu mistoan ibili zen eta han batxilergoaren lehen zatia erdietsi zuen. Bigarren zatia (filosofiako batxilergoa) Neuilly-ko nesken bigarren hezkuntzako ikastetxean egin zuen (Lycée Pasteur-i datxikiona) eta 1948ko ekainean lortu zuen.

Ondotik, zuzenbide ikasketak egin zituen Paris I-Panthéon-Sorbonne (1948-1953) unibertsitatean, abokatu bilakatzeko azterketa gainditu zuen 1953ko urrian eta urte bereko azaroan lanbide horretan hasi zen. Lehenik Boitard jaun abokatuaren ikastun langile izan zen eta gero haren lankide 1953tik 1960ra, baina burasoak segitu behar izan zituen, aita erretiratu eta 1960an behin betiko Euskal Herrian finkatu zirelarik.

Handik goiti, Baionako Abokatuen Elkargoko kide egin zen, eta 2006ra arte han aritu zen. Baionako Abokatuen Elkargora iritsi bezain laster, Maurice Abeberry abokatu miarriztarra ezagutu eta harek mundu abertzalean sarrarazi zuen, bereziki Enbata mugimenduaren bidez. 1960 hamarkadaren hasieran gainera, euskara ikasi zuen, Jacques Etcheverry-k Euskal Museoan eskaintzen zituen klasei esker. 1965ean, Biarritzeko hautetsi bilakatu eta Guy Petit-en oposizioan egon zen 1968an dimisioa aurkeztu zuen arte.

Urte berean, Georges Hennebutte-rekin ezkondu zen (hura ere oposizioko hautetsia). Bi alaba ukan zituzten: Maider 1969an eta Amaia 1972an, Arrangoitzeko ama ikastolan ibili zirenak. Maite Hennebutte aitzindaria izan zen, bereziki Biarritzeko Euskaldunen Kostari eragiten zioten higiezin proiektuen kontrako borrokan.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 306 306 - Maite Maniort-Hennebutte 2017-11-23 2:04:40 Biarritz Terexa Lekumberri
2 EKE-8 Maurice Abeberry (1926-1988) gogoan 2020-07-30 1:07:57 Biarritz Pantxoa Etchegoin

Pasarteak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.