-
|
- Euskara
Margaita Etchelecu
1948
Afiliazio herria:
Donibane Garazi
Margaita Etchelecu (Etxeleku euskal ortografiarekin idazten da ere) 1948an sortu zen Gabadin, etxetiar familia batean.
Zazpi haurrideko familia bateko zaharrena da. Gabadiko eskola publikoan ibili zen (1955-1961), Donapaleuko Jeanne d’Arc kolegioan eta gero Institution d’Arthez ikastegian ere (1961-1968). Batxilergoa hor lortu zuen.
Gaztaroan, Gazteri laborari katolikoan (JAC) eta Gazteri giristinoaren baserriko mugimenduan (MRJC) ibili zen. Han, Jean-en ezagutza egin eta 1970ean ezkondu ziren. Bi seme ukan dituzte: Peio 1974an eta Iñaki 1977an.
1968an Batxilergoa ukan bezain laster, Frantsesenia laborantza formakuntza zentroan sartu zen eta 1969an horren zuzendaritza hartu zuen. 27 urtez lizeoko zuzendari izan da. 2006an lizeoa utzi zuen, 38 urte han iragan ondoan.
Formakuntzaren bidez, Margaitak laborari gazte anitz lagundu ditu Garazi-Baigorriko ibarrean plantatzen. 1960 urtetarik 1990 urtetara laborantza munduak ukan dituen aldaketen lekukoa eta denbora berean eragilea izan da.
Luzaz Donazaharren bizitu ondoan (2012an zendu bere senarraren sorterrian), gaur egun Donibane Garazin bizi da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 324 | 324 - Margaita Etchelecu | 2018 | 1:07:31 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Margaita Etchelecu: aurkezpena | 0:01:07 | |
| 2 | Laborantzaren garapena eta berrikuntzak | 0:01:40 | |
| 3 | Langile tituludunen eskasa laborantzan | 0:02:38 | |
| 4 | Garazi-Baigorriko laborantza (1960 hamarkadan) | 0:03:03 | |
| 5 | Frantsesenia laborantza eskola 1960 hamarkadan: ikasleen faltatzea | 0:02:44 | |
| 6 | Frantsesenia laborantza eskolaren desafioak (1960-1990) | 0:05:35 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Frantsesenia laborantza eskolaren lehen desafioak (1960-1980) | 0:11:12 | |
| 2 | Laborantzaren iraultza (1950tik goiti) | 0:04:20 |