-
|
- Euskara
Marie-Jeanne (Maixan) Martinon
1936
Afiliazio herria:
Aiherra
Marie-Jeanne, izengoitiz Maixan Darraïdou, Martinon esposturik, 1936ko azaroaren 6an, Aiherrako Apairi auzotegiko Granja Garaia etxean (amaren ondoriotasuna) sortua, Espertateara (haren amaren sortetxea, beti Apairi auzotegian) bizitzera etorri da, Guillaume, haren amaren anaia alargundurik (bere emaztea erditzean zendu ondotik) bakarrik gelditzen delarik Aña hazteko.
Jadanik bost haurrez osatua zen familia (haien lau harrak – 3 seme eta Maixan – eta, Mari aitaren arrebak erditu eta laster zendu ondoren utzi Jeannot semea ere handitzen da alaba berriarekin.
Maixan 6 haurrideko etxean altxatua izan da beraz.
Aiherrako eskola pribatuan sartzen da 5 urtetan (1942) mutikoak haien aldetik, eskola publikora joaten direlarik.
Lehen mailako zertifikata pasatu gabe (Aiherrako mutikoek baizik ez baitzuten pasatzen), Angeluko Santa Ana barnetegira doa ondotik Añarekin (1951-1952). Osagarri arazoengatik, urte baten buruan sartzen da etxera.
Etxean bizkortzen urte bat iragan ondoren (1952-1953), segitzen du herriko serora etxean (1953-1954), eta sehi gisa Hazparnen, Trolliet etxean (1955eko urtarrila - 1957ko otsaila) eta, ondotik Parisen Tourselier etxean (1957 otsaila - 1960 martxoa).
1960ko apirilaren 20 an ezkontzen da Jean Martinonekin eta Gandaramendia etxaldean plantatzen da eta beti han bizi da gaur egun. Sei haur ukan dituzte: Aña (1961), Elixabet (1962), Sauveur (1964), Marie-Pierre (1966), Frantxina (1969), Graxiena (1973).
Maixanek erretreta hartu du Sauveur haien semeak familiako etxaldearen segida hartu duelarik. Jean, senarra, 2012an zendu da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 358 | 358 - Marie-Jeanne (Maixan) Martinon | 2019 | 1:13:51 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Maixan Martinon-en familia | 0:04:07 | |
| 2 | Aiherrako eskola pribatua (1942-1950) | 0:03:48 | |
| 3 | Erritoak eta ohidurak : elizan sartzea eta beste ohitura batzu | 0:13:30 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Aiherrako eskola pribatua (1942-1950) | 0:03:23 | |
| 2 | Erritoak eta ohidurak | 0:03:39 |