Mattin (Martin) Larronde

1935
Afiliazio herria: Arrangoitze

Martin Larronde 1935ean sortu zen Itsasuko Kondeenia izeneko etxean. Sei haurrideko familia batean hazi zen. Haren burasoak etxetiarrak ziren.

14 urte arte Luhusoko eskola publikoan ibili zen, eta ondotik, burasoak laguntzen aritu zen. 1952an, familia Luhusoko Laurentzenean plantatu zen. Mattinek 17 urte zituen orduan.

1953an, aitaren ildotik, Luhusoko eta Donoztiriko lur zuri lantegi eta meategietan hasi zen lanean.

Hamabi urteren ondotik, eta 1956tik 1958ra soldadugoa Aljerian eginik, harrobia 1965ean utzi zuen Biarritzeko Herriko Etxean sartzeko. Han egon zen 1995ean erretiroa hartu zuen arte. 1965ean gainera, Annie izeneko emazte arbonarrarekin ezkondu zen. Bi alaba ukan zituzten : lehena 1966an, bigarrena 1968an. Ezkondu ondoko lehen bi urteak Luhuson eman eta familia Arrangoitzen plantatu zen, lehenbizi etxebizitzak alokatuz, eta berantago, behin betiko, filmaketa iragan den Xuhitoenea etxean.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 443 443 - Mattin (Martin) Larronde 2024 0:59:06 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.