Graxi Maya

1941
Afiliazio herria: Lekorne

Graxi Urruty, ezkontzaz Maya, 1941ean sortua da, Bildarritz auzoaldeko Agerrean. Bildarritz herriko etxearen aldetik Aiherrari lotua zaio, eta elizaren aldetik (eliza, hilerria) Gerezietako parrokiari (Lekorneko herria). Etxetiar familia bateko bosgarrena da. Lau anaia baditu.

Haren aita, Battitta Urruty, haur anitzeko familia batekoa zen, familia horretako seme gehienek, jauzi (mutxiko) dantzari trebeak izateko fama dute. Aitaren aldeko aitatxi Ferdinandek (1872- 1948), bera ere biziki dantzari trebea izanik, herriko gazteei mutxikoak irakasten zizkien eta maite zuen bere semeekin Gerezietako plazan dantzatzea.

Graxi, Atezaineko (Lekorneko herria) eskola publikoan ibili zen, 14 urteetan zertifikata erdietsi arte. Gero, bi urtez menaiu atxikitzaile irakaskuntza segitu zuen. 1956 eta 1964 urteen artean, etxean eta kanpoan lanean ari izan zen (sasoiak, Luhuson eta Biarritzen, gero Hazparneko Mongour-Amespil zapata lantegian, 1963ko martxotik 1964ko urri arte). 1963ko agorrilaren 10ean ezkondurik, lehen haurdunaldian lantegiko lana utzi zuen, 1976an lau haurrak hazi eta, berriz hasteko. Lafitte landaretegian lan egin zuen, 1979tik 1999 arte, eta erretretatara joan zen, 58 urteetan.

Graxi eta Laurent (anaia) Urruty aitatxiz, aitaz eta Lekornen dantzak zuen lekuaz oroitzen dira.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 221 221 - Graxi Maya - Laurent Urruty 2014 1:09:23 Terexa Lekumberri
2 GI-ELEKETA-5 Eleketa kronika #5: Graxi Maya eta Laurent Urruty 2014 0:11:38 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Dantza ohiturak Makean eta Lekornen 0:27:01
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.