-
|
- Euskara
Michel Brust
1939
Afiliazio herria:
Arrosa
Michel Brust 1939an sortu da, Arrosako Eiharze auzotegian kokatu Bixarregia etxean. Lau haurrideko familia bateko (hiru mutiko eta neska bat) bigarrena da .
5 urtetik 14ra (1944-1953), herriko eskola publikoan ibiltzen da Angeluko Cantau lizeora joan aitzin, helduentzako zertifikata eta maiasturu lanbide gaitasun agiria (CAP/LGA) lortzeko (1953-1956).
Bere CAP lortu orduko, herriko maiasturu-zurgin baten (Larroudet Jauna) lantegian sartzen da soldadutza 1960ko urtarrilean egitera joan arte. Hiru hilabete berantago soldadutza bukaturik, hiru urtez lan egiten du Biarritzeko maiasturu batentzat (Herrador jauna), kontratu hau sei hilabetez moztuz Pariseko Vergez Jaunarengana lamellé-collé-aren teknikara formatzera joateko.
1963ko ekainean, bere kontu jartzen da Arrosan langile batekin. Aski fite, 6-7 langile ari dira enpresan. Ortzaizeko Bizkaintzia etxeko Joséphine Cordovarekin ezkontzen da Michel 1967an. Elkarrekin bi seme ukanen dituzte (Jean-Paul: 1968 eta Roger: 1972). 1995ean alargundurik, 1999an hartu du erretreta Michelek segida, gaur egun ezkondua eta hiru haurren aita den Roger semeari uzteko.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 379 | 379 - Michel Brust | 2021 | 1:33:13 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Arrosa Bixarregia sortetxeko familia | 0:11:05 | |
| 2 | Arrosako Eiharze auzoa: haur jokoak; auzolanak | 0:05:29 | |
| 3 | Eiharze auzoko errepideen urteko mantenua | 0:03:50 | |
| 4 | Arrosa 1940-1960 urteetan: buhamien eskea Ihauteriz | 0:05:16 | |
| 5 | Arrosa 1940-1960 urteetan: Jondonibane suak | 0:01:37 | |
| 6 | Arrosako eskola publikoa. Xuri eta Gorrien arteko kataskak. | 0:05:25 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Xuri eta Gorrien arteko kataskak (1940-1950) | 0:03:58 | |
| 2 | Eiharze auzoko bizia | 0:06:07 |