Ana Mouesca Elissalde

1926
Afiliazio herria: Makea

Makean sortu zen 1931ko uztailaren 10ean, Makea eta Lohuso artean den Zendalepoa laborantza etxean. Sei haurrideetatik zaharrena zen, 'premua'. 'Premu' izanez gero berari zegokion baserriko segida hartzea, baina laborantza lan gogorra zen eta hirira joateko gogoa izan zuen beti. Hogeita hamalau urterekin ezkondu zen jendarmea zen bidarraitar batekin. Hura segitu zuen, izan zituen zenbait lan tokietara: Behobia, Hendaia eta azkenik Baionara. Bertan, Cordeliers karrikan hazi zituen bere bi semeak. Ama familiakoa bazen ere, eta horrek lana anitz suposatu arren, senarra eritu zitzaionean burgesen etxeetan lanean hasi zen dirua irabazteko. Elkarrizketa garaian bizi zen, beti Aturri ibaietik hurbil eta Suprefeturaren parean. Igandero joaten zen Baiona Ttipiko San Andres elizako euskaldunen mezara.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 MAK-001 MAK-001 - Ana Mouesca Elissalde 2012 0:53:00 Ahotsak.eus

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.