-
|
- Euskara
Patxi Larretxea Lazkano
1959
Afiliazio herria:
Arantza
Patxi Larretxea Lazkano 1959an sortu zen Arantzako (Nafarroa) Otsarra etxean. Bertan bizi zen bere lau anai-arrebekin, burasoekin, osaba batekin eta aitatxi-amatxiekin. Otsarra herritik nahiko urrun izanki, familia kasik autarkian bizi zen, abereei, fruitu arbolei eta laborantza lanari esker. Patxi herriko eskolan ibili zen, eta hamalau urtetan Berara (Nafarroa) joan zen ikasketak segitzera. Tarteka, osabarena zen Errekalde tabernan (Bera) lan egiten zuen. Hemezortzi urtetan, Lesakako (Nafarroa) Laminazioetan hasi zen lanean. Hogeita hamar urtetan, bere bikotekidearekin, Berara joan ziren bizitzera. Soziologia ikasketak berriz hasi zituen korrespondentziaz, Lesakan lanean segitzen zuen ber. 1980ko hamarkadan, euskal kultura berpizkunde garaian zegoen. Patxik hartan parte hartu zuen hainbat elkarteren bidez: AEK-ko gau-eskolan klaseak emanez, bertsolaritzaren garapenean parte hartuz, eta herri kirolen edo euskal indar-proben jarraitzaile gisa. 2022an erretiroa hartu zuen, ordukotzat ArcelorMittal enpresaren jabegoa bilakatua zen Lesakako fabrikan. Gaur egun, Patxi Berako zinegotzia da; bereziki mendiko kudeaketarekin zerikusia duten proiektuetan inplikatzen da. Arantzako familiako etxaldearekin harremana mantentzen du, bere arrebak hartu baitzuen haren kargua.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 459 | 459 - Gabriel Leiza - Imanol Amestoy - Patxi Larretxea Lazkano | 2025 | 2:45:43 | Mathias Olaso |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ezpaldu edo iratze multzoen egitea | 0:02:22 | |
| 2 | Meta-ziri motak | 0:02:39 | |
| 3 | Lera | 0:01:47 | |
| 4 | Iratze-metaren egitea | 0:25:04 | |
| 5 | Iratze-metaren bukatzea | 0:02:35 | |
| 6 | Patxi eta Gabriel-en aurkezpena. Iratze-meta lana | 0:02:52 | |
| 7 | Iratze-meten geroa | 0:01:49 | |
| 8 | Patxiren aurkezpena. Bizia Otsarra etxaldean | 0:03:46 | |
| 9 | Muga | 0:03:12 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.