Pedro Escoz 1935eko apirilaren 29an sortu zen Luzaideko (Nafarroa) Pekotxeta auzoko Hedarreta etxean. Lau haurrideko familia bateko bigarrena zen. 6 eta 11 urteen artean, auzoko eskolan ibili zen (1941-1946). Ondoren, etxeko artaldeaz arduratu zen (uda Ibañetako larreetan), 20 urtetan 16 hilabete iraun zituen (1955-1956) soldadugora abiatu aitzin.
Handik itzultzean, Latsako Jauregia etxean finkatu eta 1959an Hélène-rekin ezkondu zen. Elkarrekin, hiru haur ukan zituzten. 1962an, Uharte-Garaziko Inchauspé-Cherbacho artile lantokian sartu zen. 1973ra arte, denbora berean laborari izan zen (Jauregian) eta langile. 1973tik 1993ra aldiz, bakarrik artile lantokian aritu zen. Honek ateak 1994an hetsi zituen behin betiko.
Pedrok dohain franko baditu. Dantzaria eta musikaria izan da ere. 13-14 urtetan, solfeoa ikasten, akordeoia jotzen eta Luzaideko kabalkadan bolant gisa parte hartzen hasi zen. Latsan finkatu eta urte batzuen buruan, kabalkadaren sustatzaile nagusienetarik bat izan zen. Kabalkada herriko besten karietara eman ohi da eta 2024an 55 urte bete zituen.
Grabaketak
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 400 | 400 - Yvette Germain - Pedro (Jean-Pierre) Escoz | 2021-12-15 | 1:09:17 | Lasa | Terexa Lekumberri | |
| 2 | 433 | 433 - Pedro (Jean-Pierre) Escoz | 2024-02-13 | 1:09:08 | Lasa | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Ardi ilezamen sailkapena, kalitate eta koloreen arabera | 0:15:07 | |
| 2 | Akordeoiaren jotzen ikasketa eta praktika | 0:03:52 | |
| 3 | Luzaideko ihauteriak. Santibateko kantuak. | 0:04:31 | |
| 4 | Dendariak eta dantza-jantziak | 0:02:53 |
