-
|
- Euskara
Pierre Claverie
1943
Afiliazio herria:
Maule-Lextarre
Pierre Claverie 1943ko apirilaren 23an sortu zen Urdiñarbeko Lanbara auzoko Bordagaiberria izeneko etxean, hiru mutikoko familia batean.
Herriko eskolan ibiltzen zelarik, euskaraz mintzatzea debekatua zitzaion.
Karrozeria alorreko gaitasun agiria eskuraturik, karrozeriagile bezala aritu zen 14 urtetarik 19 urte arte.
1962an, soldadugoa egin zuen Paueko paraxutista komandoetan eta gero Colliure herrian. Bi urte berantago, armadan sartu zen.
Armadari esker, karatea ikasi zuen. 1965ean gerriko beltza lortu eta 1972an Europako txapeldun-orde bilakatu zen Milanon. Alabaina, 1968tik 1972ra Alemaniako Konstantza hirira igorria izanik, han bi maisu japoniar ezagutu eta haiekin bere karatearen ezagutza sakondu zuen.
1972an, Joinvilleko batailoian (soldadugoko militar kirolariak hartzen zituen Frantses Armadako unitatea) sartu zen formatzaile bezala.
1978an, Armadatik erretiratu eta Maulera itzuli zen Karaté-Club-ean sartzeko. Gaur egun, Xiberoko Arte Martzialen Akademiako lehendakaria eta entrenatzailea da (48 lizentziadun).
Sorterrira itzuli zelarik, Pierre Claverie 22 urtez aritu zen gimnastika irakasle bezala Errecart lizeoan (erretreta 2000. urtean).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 386 | 386 - Pierre Claverie | 2021 | 0:50:40 | Dominika "Titika" Recalt |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Urdiñarbe Bordagaiberriako familia | 0:01:44 | |
| 2 | Eskola Urdiñarben: euskararen debekua | 0:03:44 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.