Pierre Irigoin 1946ko agorrilaren 29an sortu da bere aitamatxiek 1920an erosia zuten Arrotzainia etxean, Izpuran (Nafarroa Beherea). Laborariak ziren hauek bere burasoek berdin segitu duten gisara.
Herriko eskola publikoan ibiltzen da Pierre 11 urte arte (1951-1957) eta ondotik Donibane Garaziko eskolan brebeta pasatu arte1960an. 1960 eta 1963 artean Iratin iragan udak gogora datozkio.
Etxalde ttipietatik datozen laborari gazteen lanbide aldaketa antzeko jarduetara laguntzen baitute garai hartako laborantza orientazioek (besteak beste 1962koak), dirulaguntza berezi bat ukaiten du etxaldea uzteko eta Rambouillet-eko hazkuntza eskolan sartzen da (1963-1965). Hazkuntza diploma lortu ondoren, soldaduska egiten du eta 1967an intseminatzaile lizentzia lortzen du haren lanbidean 1968ko urtarrilaren 2tik aitzina Pauen aritzeko.
1971n ezkontzen da (hiru haur sortuko dira 1972, 1975 eta 1977an) eta lanpotu bat lortzen du Donibane Garazin 1972an.
Haren enplegatzailea den Baionako intseminazio kooperatibak lan berezi bat ematen dio 1986an (denbora erdi bat Mida-Test-en zerbitzuko) Akitaniako Blondaren segimendua eta selekzioa segurta dezan.
2003ko urtarrilaren 1ez gero erretretan da Pierre Irigoin. Haren intseminatzaile lanbidearen ondorioz, Euskal Herri barnealdean 1960-1970 urteetatik aitzina nagusitu den behi hazkuntzaren garapenaren eragile eta ikusle izan da.
Grabaketak
# | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Grabaketa herria | Elkarrizketatzaileak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 272 | 272 - Pierre Irigoin | 2016-07-15 | 0:56:54 | Izpura | Terexa Lekumberri |
Pasarteak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Pierre Irigoin: aurkezpena eta eskola garaia | 0:01:48 | |
2 | Artaldearen ezagutzeko markak | 0:04:32 | |
3 | Laborantza uztea eta hazkuntza teknikari formakuntza segitzea | 0:04:34 | |
4 | Intseminatzaile ofizioaren lan baldintzak 1960 hamarkada bukaeran | 0:03:20 |
Pasarte muntaketak
# | Izenburua | Iraupena | |
---|---|---|---|
1 | Intseminatzaile formakuntza eta lana (1960 urtean) | 0:03:50 |