-
|
- Euskara
Pierre Rousseu "Latxikana"
1941
Afiliazio herria:
Angelu
Pierre Rousseu, Latxikana izenez ezaguna, 1941eko martxoaren 14an sortu zen Eskiulako Barrena auzoko Latxikana etxean. Aita, Eskiulako Arruseua etxekoa, Latxikana baserrira ezkondu zen Kattalina Aguer-ekin. Pierre bost haurrideko laugarrena zen. Eskiulako eskolan ibili zen Zertifikata lortu arte, eta ondotik, hiru urteko laborantza formakuntza segitu zuen. Eskiulako irakasleak, Orbiscay-k, xiberotar kantuak eta dantzak irakasten zizkieten. Anaia zaharrenak, Jean-Pierrek, familiako etxaldearen segida hartu zuen. Pierrek familiako etxaldean lan egin zuen soldadugora joan aitzin (oinarrizko formakuntza Carcasonan eta hemeretzi hilabete Aljerian). 1962an, PTT-etan hasi zen lanean, telefono zerbitzuan, Parise inguruko Val-d’Oise departamenduan. 1976an Baionara lekualdatzea lortu eta berriz Euskal Herrira etorri zen bizitzera, Angelura hain zuzen. Pierre dantzan aritu zen bai Eskiulan, bai Parisen. Horrela, 1964an Pariseko Euskaldunek antolatutako "Matalas" pastoralean “satan” izan zen. Halaber, 1967an Parisen jokatu zen "Etxahun koblakari" pastoraleko “süjeta” izan zen. Parisen, Altzürüküko Maddalen Jaragoyhen Etchart-ekin batera, Xiberoko dantzak irakatsi zituen. Halaber, Xiberoko lagunekin maiz elkartzen zen Parisen, Dominika Etchart Larraki-ren inguruan, kantatzeko. 1969an hasi zen kantuak sortzen: berrogeita hamar inguru egin ditu. Hasieran Pariseko Euskaldunek kantatzen zituzten (1973an disko bat argitaratu zen hamahiru kanturekin), eta gero Zuberoan hedatu ziren. Kantuak belarriz sortzen ditu. 1992an, Xiberoko Zohardiak Pierre-ren berrogei kantu bildu zituen liburu batean. 2012an, omenaldi bat egin zioten, Xiberoko Zohardiak urtero antolatzen duen “Xiberoa Kantüz” ekitaldiaren karietara. Pierrek Parisen ezagutu zuen bere emaztea, Mitikileko Agnès Aranthabe, eta bi haur izan zituzten.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 456 | 456 - Pierre Rousseu | 2025 | 2:27:54 | Argitxu Camus |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Barrena auzoa. Euskaldunak eta Biarnesak Eskiulan | 0:02:12 | |
| 2 | Hizkuntzak familian. Bere ama, alaba bakarra | 0:03:15 | |
| 3 | "Pilotarien Biltzarra" Attuli-ren kantua | 0:06:35 | |
| 4 | Etxetik joan. Lehen eguna Parisen | 0:06:37 | |
| 5 | Etxahun-Iruriren idazteko metodoa, "Lo hadi aingürüa" kantua | 0:02:24 | |
| 6 | Lehen kantuen konposizioa. "Adio aita, adio ama" (1969). "Agorrilako azken egünak" (1971) | 0:05:11 | |
| 7 | "Agorrilako azken egünak" | 0:01:58 | |
| 8 | Kantuen sortzeko metodoa | 0:02:52 | |
| 9 | Pilotaz kantua, "Nun dira nun pilotariak" (1974) | 0:02:57 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.