Maiteja Recalt

1923 ( Altzai-Altzabeheti-Zunharreta )

Maite Iratçabal sortzez, Gütütxia etxean jaioa, Altzabeheti herrian. 10 anai arrebatan zortzigarrena, aita eta ama laborariak ziren (ama, Iribarne sortzez, etxondokoa eta aita Altzaikoa). 14 urte arte eskolan ebili zen. Ez zuen gustukoa eta amaren laguntzen egon zen ondotik. 20 bat urte inguru betetzen zutelarik, etxeko haurrak etxetik kanpo joan ziren lan egitera. Maite 1944-1948 urte artean Parisen egon zen, familia aberats batendako lanean lehenik, ostatu batean lanean ondotik. Bi ahizpa eta anai bat hara joan ziren ere. Maiteren bi anaiek bigarren gerlan parte hartu zuten. Anai zaharrenak etxondoaren segida hartu zuen. Emaztea gazterik galdu zuen, eta orduan Maite sartu zen etxera, laguntzera, 1948an. Pette Recaltekin ezkondu zen Maite, eta lau haur ukan zituzten elgarrekin. Hainbat tokitan bizi izan ziren: Altzabehetin lehenik, Landesetan eta Gironde eskualdean segidan, eta ondotik Altzabehetira itzuli ziren, baina Petteren sortetxera; Pettek kabalekin lan egin zuen hasieran, eta gero espartina fabrikan hasi zen.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Herria Elkarrizketatzaileak
1 AAZ-003 AAZ-003 - Maiteja Recalt 2013-01-01 1:17:00 Altzai-Altzabeheti-Zunharreta Argitxu Camus
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.