-
|
- Euskara
Jean-Pierre Urkia
1938
Afiliazio herria:
Ahetze
Jean-Pierre, Pierrot deitua, 1938ko abuztuaren 28an sortu zen Ahetzeko Kaskoinharria etxean. Hiru neska dituen lau haurrideko familia bateko hirugarrena da. Sei urtetik goiti, Getariako eskola publikoan ibili zen, 1952ko ekainaren 4an zertifikata lortu zuen arte. Ondotik 1952tik 1957ra, laborantza klaseak segitu zituen korrespondentziaz eta Ahetzeko erretoreak horretan lagundu zuen hiru negutan klaseak emanez. Pierrot-ek familiako etxaldea ez zuen utzi hogeita zortzi hilabete iraun zuen (1958ko irailetik 1961eko urtarrilera arte) soldadugoa egiteko baizik; hogeita zortzi hilabete horietatik hamabi Aljerian eman zituen. 1973an, jatorri bretoiarra duen Sylviane-rekin ezkondu zen. Elkarrekin bi alaba ukan dituzte 1974 eta 1977an. Pierrot-ek 1998an hartu zuen erretiroa laborari gisa.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | AHE-001 | AHE-001 - Jean-Pierre Urkia | 2010 | 1:48:00 | Xan Aire | |
| 2 | 445 | 445 - Jean-Pierre Urkia | 2024 | 1:11:28 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Aurkezpena. Kaskoinharria etxea | 0:04:52 | |
| 2 | Arotzaren lanak. Behien behatz artatzea | 0:05:50 | |
| 3 | Heia modernoak eta kostu handiak | 0:04:43 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.