Battitt Zozaya

1927 / 2015
Afiliazio herria: Azkaine

Ganixto Baita etxean sortua, eta bertan bizi. Etxeko pareta bat pilota plaza zen aspaldian. Gaur egun, errepidea pasatzen da lehengo kantxan barna. AHTren mehatxua ere hor dago oraindik. Baserri xumea zen lehen. Apartamenduak egitera behartuak izan dira, laborantzako nekeziari aurre egiteko. Bigarren Mundu Gerla denboran, Alemaniako armadako ofizial batek lo egiten zuen Ganixto Baitan. Hala ere, gaueko lanera joaten zen Battitt, gazte-gaztea zela. Bateria jolea ere izana da. "Baina hori ez da musika", dio Battittek.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 ANE-001 ANE-001 - Battitt Zozaya 2010 1:06:00 Xan Aire

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.