Dantza Luhuson 1950 hamarkadan
Herriko bestetan denak ari ziren dantzan, zahar eta gazte. Jean-Pierre Harignordoquy oroitzen da adineko bikote batek fandangoa dantzatzen zuela kriskitinekin. Jende guzia gelditzen zen, haiei so. Biziki ederki ari ziren. Luhusokoak ziren eta Errekarte zuten izena. Ez daki non ikasia zuten dantzatzen. Bertze gisan, jendeak baltsa, java, paso doble eta holako dantzak ematen zituen. Luhuson, dantza-jauziak ez ziren ematen. Alta, Besta-Berriz, dantzari ederrak baziren, beztituak zirenen artean. Batez ere oilarrak eta zapurrak. Baina talderik ez zen, orduan, herrian. Makean eta Lekornen jauziak ematen ziren. Pilota partida finitu orduko, mutxikoak ematen zituzten, eta beste dantza batzuk ere bai.
Lekukoa(k): Jean-Pierre Harignordoquy, Laurent Harignordoquy
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal dantza
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Data: 2013-08-28
Iraupena: 0:04:17
Erreferentzia: 197-6
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 953
Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-955
Gaia(k): Herriko giroa, Besta giroa, Dantza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.