Jean-Pierre Harignordoquy

1948
Afiliazio herria: Makea

Jean-Pierre Harignordoquy 1948ko urtarrilaren 21ean sortua da, Makea Xurrupean. Bost haurretarik gazteena da, eta mutiko bakarra. Xurrupea Makeako lurretan izanik ere, familiak bere burua betidanik luhusoar gisa ikusten du. Jean-Pierren aita eiherazaina zen, baina familiaren eihera 1978an gelditu zen.

Jean-Pierrek dantza Jean Nespriasi esker ikasi zuen, 7 urteetan (1955). Errepetizioak Luhusoko trinketean egiten ziren, astearteetan, eskolatik landa. 1959an, lehen aldikotz, publikoaren aitzinean dantzan ari izan zen, herriko besten karietara. Horrela, mutiko eta neska talde bat osatu zen. 1959 eta 1965 urteen artean, Luhuson, Bidarrain, Kanbon, Itsasun, Baionan ari izan ziren. Musikariek laguntzen zituzten: Zuraideko akordeoilari bat, Joseph Teillerie txistularia, eta Josetxo Fadon atabalaria. Josetxok Lapurdiko inauterien berriz piztera sustatu zituen. 1968tik 1977ra, Jean-Pierrek Ezpeletako Ezpela taldean parte hartu zuen, dantzari eta makilari gisa. Alabaina, makila erabiltzen eta denbora berean dantzatzen ikasi zuen, mimetismoz: arte hori 1968tik 2005era praktikatu zuen, Besta Berriz, eta gazte anitzi erakutsi zien. Jean-Pierrek, dantzari gisa, Laurent bere semeak 2002an muntatu zuen Luhusoko kabalkadan parte hartu zuen.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 197 197 - Jean-Pierre Harignordoquy - Laurent Harignordoquy 2013 1:20:38 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

# Izenburua Iraupena
1 Jean-Pierre eta Laurent Harignordoquy: aurkezpena 0:03:04
2 Makeako eiherak 0:01:53
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.