Eskiula herria aipamen
Eskiulan beti izan duzu bultza zerbait herrian, gero konfinamenduarekin egia da gauza anitz aldatu dira eta horrek agian, sentimendu bitxiak sorrarazi ditu; agian horregatik nahiko ezkor hitz egiten ari naiz. Behar bada mundua berriz normaltasunez hasiko delarik, gauzak berriz abiatuko ditugularik, lasaiago egonen naiz. Eskiula Biarnorekiko mugan izanki, badira jende batzuk euskal kulturari lotuak baina beste batzuek batere ez. Errealitate hori, Euskal Herria osoan gertatzen da funtsean, baina egia da mugan izateak eragin handiagoa dakarrela alde anitzetarik. Orduan bai agian berriz gerta daiteke maskarada edo pastorala antolatzea, baina behar da lan azkar bat eraman. Gero egia da ni ez naizela Eskiulan gehiegi egoten orain, saltegia Maulen dut, bertan bizi naiz eta anitz mugitzen naiz Xiberoan gaindi. Egia da bertan egonik gauzak egin ditzakegula. Euskararekin ere gauza berdina erran daiteke, Eskiulan nire anaia eta biok gara euskaraz ari garen gazte bakarrak, gure adinekoetan ez da besterik, horrela da.
Lekukoa(k): Graxiana Castillon
Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak
Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak
Lekukotasun sorta(k):
Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz
Data: 2021-07-20
Iraupena: 0:01:59
Erreferentzia: EKL-24-EKL 24-5
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL 24-5
Gaia(k): Familia eta harremanak, Euskara
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.