Langileen arteko harremanak Iratzoki Lizaso estudioan

Lekukoa(k): Jean Louis Iratzoki

"Halaxe da, 15-20 bat urtez ene gain bakarrik egon ondoren, Iratzoki Lizaso izatera pasa gara. Lehenik, elkar ezagutu dugu Anderrekin, lanean aritu gara elkarrekin eta 2016an, lankidetzan hasi gara, bi buru hobe baitira bat baino. Gero, Maider eta Eki ere hor dira beraz hiruzpalau ari gira estudio honetan lanean. Mahai luze batean ari gara etxola txiki honetan eta hemen lanak partekatzen ditugu. Ez dago hierarkia handirik, modu horizontalean ari gara. Batek hartzen du proiektu baten ardura, baina gero lanak partekatzen ditugu. Maider Nobliak espazioak bereziki tratatzen ditu eta elkarren arteko konfrontaziotik sortzen dira gauzak. Ez dugu metodologia handirik. Kontent izan arte egiten dugu lana, erran nahi du ideia sortu arte; gero garatzen dugu maketen bitartez edo irudien bitartez, kontent izan arte.

Denbora frango pasatzen ahal dugu pieza bat ukan arte. Hemen bertan besteak konbentzitu behar dira, lehen filtroa da. Hori gainditu eta lasaiago goaz industrialarengana, han ere hura konbentzitu beharko baita eta azkenik eroslea konbentzitu behar...etapak dira. Gertatzen ahal da, parte industrialean, teknikariak erraitea hau ezin dela horrela egin edo biziki kario aterako dela edo beste modu batean egin behar litzatekeela. Egoera horietan, gure lana ez da burugogorra izatea, baina bai atxikitzea eta ahal den neurrian, proiektua bururaino eramaten saiatzea. Ez du erran nahi guk dugula arrazoi baina besteak entzun ondoren, guk gure asmoa daramagu, enpresak bere jakintza eta uztartze horretatik ateratzen da zerbait diferentea, interesgarria eta egingarria."


Lekukoa(k): Jean Louis Iratzoki

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-02-14

Iraupena: 0:03:31

Erreferentzia: EKL-8-11

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-8-11

Gaia(k): Bezeroak, Langileak, Diseinatzailea, Lan prozesuak


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.