Dantzari, kantari enpresari... Haize feminista Xiberoan

Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Ez da bortxaz aldarrikapen bat, nire karakterea da, horrela naiz, ez dut deus berezirik xerkatzen, jiten den bezala egiten dut. Gero Topa Noka ikuskizuna lehena izan da emaztearen lekuaren gaia jorratzen, emaztea dantza munduan zein gizartean, eta egia da horren aitortzea eta plazan ematea inportantea izan dela, jakinez xiberotar dantzan emazteak ez zuela batere lekurik lehen eta jakinez ere emazterik gabe, gaur egun, Xiberoko dantzak galduak egongo zirela. Egia da bestalde, ikusgarri hori landuz, argazkiak so eginez, elkarrizketak entzunez, emazteei buruz gauza anitzez ohartu ginela. Publikoaren erreakzioetan, emazte anitzei biziki eder iruditu zitzaien ikuskizuna eta eskertu gintuzten hori eginik; gizonek aldiz… ez dut deus gogoan, edo bai, nire aitañi biziki kontent jarri zen. Orduan, bai horren erraitea plazan biziki inportantea izan da, baina gero nik nire bizian ez dut hori aldarrikatzen, justu egiten dut pentsatzen dudan bezala.


Lekukoa(k): Graxiana Castillon

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2021-07-20

Iraupena: 0:02:55

Erreferentzia: EKL-24-EKL 24-9

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: EKL 24-9

Gaia(k): Emaztea, Kultura, Dantza, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.