Ondare immaterialaren garrantziaz

Lekukoa(k): Thierry Biscary

Gai zabala eta konplikatua da. Gorde behar dela zerbait ez dut dudarik. Adibidez, hasi naizenean gauzak egiten kantu tradizionalaren arloan, eskerrak bazirela gauzak artxibatuak, Eresbil bezalako artxibategi batean, egiazko altxorra. Eta hura bezala garai ezberdinetan eginik izan diren bilduma guztiak, kantu bildumak. Sü Aziak egin duena Xiberoan, eta beste adibide anitz. Izan ere gaur egun gauza horiek eskura ditugu. Horri esker adibidez, kantu tradizional bat bereganatu nahi lukeen baten bati buruz ohartuko ginateke. Horrelakoak gertatzen dira, kantu tradizional bat hartu, erabili eta gero berak sortu duela eta SACEM erakundeari melodia eta hitzak bereak direla iragartzen duen jenderik bada, izenak aipa daitezke.

Orduan bai inportantea iruditzen zait artxibatzea, eta ez bakarrik errateko nork zer egin duen baina bai eta ere ohartzeko, garen hori, naizen hori nonbaitetik datorrela, baduela bere iturria eta horrek baduela inportantzia bat. Gero niretzat ez da hori beti inportantea, niretzat inportanteago da kantu horrekin zer egiten duzun, zer bilakatzen den; iturria ezagutzea ongi da baina ez da garai batean egiten zen horrekin konformatzeko. Orainean bizi gara. Adibidez Kalakan taldearekin, ez genuen ikusten kantu baten garaiko 15 kopla kantatzea. Ni kantugintzaz ari naiz beti, beste genero anitz badaude ondare immaterialean bestalde.


Lekukoa(k): Thierry Biscary

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2019-09-19

Iraupena: 0:02:33

Erreferentzia: EKL-13-5

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-13-5

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.