Artista ala euskal artista?

Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

"Ni euskalduna naiz, margotzen duena, baina ez dakit nire margoak Euskal Herrikoak diren bakarrik edo, ez dut uste, oso gai konplexua da. Artean batez ere, konexioak izan dira betidanik eta ez dut uste euskal estetika tipiko bati buruz hitz egin dezakegunik; garai batean agian, arpeetako margoak aztertuz edo … Baina egia erraiteko niretzat, gaur egun estetika unibertsala da. Hemen egiten dira lan batzuek hemengo testuinguruak dituen berezitasunak agertzen dutenak nonbait, beste inon sor daitezkeen obra bereziak, baina espresioari doakionez, gauza berdinak ikus ditzakegu Japonian, New Yorken. Izan ere artea begi komunikazioa da eta hori unibertsala da nire ustez. Adibidez 19. mendean, euskal estiloa aipu zen asko baina euskal estilo hori Europa osoan hedatua zen, espresionismo berria zen. Identitatearen gaia oso konplexua da, gure baitan badakigu nor garen baina gure barrukoak manifestatzeko garaian, esentzia bat, beste gauza bat da badago eta artean irudiak mundu guztian dabiltza".


Lekukoa(k): Gonzalo Etxebarria

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2017-12-21

Iraupena: 0:02:05

Erreferentzia: EKL-2-9

EKE-ren artxibo-kodea: EKL-2-9

Gaia(k): Margolaritza


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.