Gonzalo Etxebarria (argazkia: LaukitikAt - EKE - CC-BY-NC-SA)

Gonzalo Etxebarria (argazkia: LaukitikAt - EKE - CC-BY-NC-SA)

Gonzalo Etxebarria

1954
Afiliazio herria: Barkoxe

Gonzalo Etxebarria (Bilbo - 1954) Xiberoan kokatua den artista-margolaria da. Arkitektura ikasi zuen lehenik Madrilen. Margolaritzarako zaletasun handia Debako arte eskolan iritsi zitzaion gero, Jorge Oteiza maisuaren gerizan. Orain sormenaren zerumuga ezberdinak aztertzen eta partekatzen ditu Uztaro lantegian, Mendikotan.

Gonzalo Etxebarria Bilboko (Bizkaia) familia burges batean sortu zen 1954ko apirilaren 1ean.

Familiarekin Lekeition iragan oporraldietan, euskararekilako lehen topaketak egin zituen. 1970ean iragan Burgoseko auziak bere euskal konzientzia piztu zuen.

17 urtetan arte plastikoak ikasten hasi eta konzientzia hori azkartu zioten Jorge Oteiza zizelkariaren obra eta pentsamendua ezagutu zituen.

1980 hamarkadako hastapen-hastapenean, ETAren militante bilakatu zen. 

1985ean erbestea ezagutu zuen eta bere neskalagunarekin lehenik Hendaian eta gero Xiberoan errefuxiatu zen, behin betiko hor plantatzeko.

1990 hamarkadako hastapenean, Thierry Hulin-ekin, arte plastikoen inguruko Uztaro elkartea sortu zuen Mendikotan eta Xiberoko kultura sorkuntzan inplikatu zen.

Barkoxen bizi da. Alarguna da eta Joanes eta Pette semeen aita.

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 EKL-2 EKL-2 - Gonzalo Etxebarria 2017 0:23:14 Jasone Iroz
2 387 387 - Gonzalo Etxebarria 2021 1:10:19 Dominika "Titika" Recalt
3 abk-3 Eleketa emankizuna #2: Xiberoako ekonomia, atzo, egun eta bihar 2023 1:08:10 Terexa Lekumberri

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

Pasarte muntaketak

Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.