Diskoetxearen sorrera

Hor ere Do it yourself izpirituari jarraikiz sortu genuen Usopop diskak. Aguxtin Alkhat musikaria laguna nuen eta bere taldea utzi ondoren, behin etorri zen guretako kantatzera. Erran nion bazuela hor disko bat kaleratzeko aukera. Hastapenean ez zen ausartzen eta guk bultzatu genuen pixka bat. Horrela atera genuen lehen diskoa.

Gero beste artista batzuk lagundu ditugu, Paxkal Irigoyen bezala eta gure sarea handituz joan da. Orotara hamar disko atera ditugu. Joan den urtean atal hori gehiago egituratu dugu. Patxik eta Alanek kudeatzen dute hori. Laster Lumi, Orbel eta agian Rüdiger artisten diskoak ere atera behar genituzke. Ari gara bertako taldeei laguntza ekartzen. Alegia guk haiei esker, festibalean lortu genuen diru apurra berriz banatzen ari gara, hemengo taldeen artean.


Lekukoa(k): Joanes Garcia-Basurko

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: "Euskal kulturaren lekuko" elkarrizketak

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jasone Iroz

Data: 2022-02-27

Iraupena: 0:01:10

Erreferentzia: EKL-27-EKL 27-8

EKE-ren artxibo-kodea: EKL 27-8

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.