Bertsuak jarri dizkat

Lekukoa(k): Juan Indaburu

*Bertsuak jarri dizkat
neure buruari (bis)
nahigabia ba daukat
barrenan ugari
mutil gustokorikan
ez dalako_ageri (bis)

Berrogei eta sei urte
in zaizkit pasatu (bis)
eta azala berriz
pixka bat zimurtu
neska zahartuko_ote naizen
egin naiz bildurtu (bis)

Neskatxa ederra nagola
iduritutzen zait (bis)
Zazpi harro bat t’erdi
badaduzkat behintzat,
ai ze berogarria
mutil zahar batentzat (bis)

Mutil zaharrikan ez bada
betor alarguna (bis)
ez da errex egiten
gustuko fortuna
nolazpaitere nahi nuke
oherako laguna (bis)

Lehenago banituen
nik zazpi nobio (bis)
batekin ezkontzeko eninduzun fuio
orain damututziak
ez digu balio (bis)

Eta zazpirak ziren
hondraduak oso (bis)
neurekin ezkontzeko
zauden animoso
hiru begi bakar ta
bertze lau jiboso (bis)

Jakin nahi baduzu
nongoa naizen ni (bis)
egia esaitia
beti da komeni
Donostin hazi ta jaioa
Joxepa Anttoni (bis)

*Oraindiokan ez nago
mirabe baldana
kupirarikan gabe
egiten det lana
ezta gaizki izango
ni hartzen nauena

*Gazterik ikasi nuen
plantxa eta josten
honela saiatuta
diruba sobratzen
senartxo bat besterikan
ez det desirazten

*Hamar mila errial
ba daukat dotia
beste bost mila berriz
etxeko partia
ni hartutzen nauenak
ai ai ze zuertia

*Hartzerikan ez nuke
nahi gaizto ta nagirik
eta ahin gutxi berriz
mozkor ta ordirik
txarra izatekotan
hobe det bakarrik

- Joxepa Antoni Aranberri «Xenpelar»


Lekukoa(k): Juan Indaburu

Artxibo-funtsa(k): Funts pribatu desberdinak

Bilduma: Jaione Cordoba Indaburu funtsa

Lekukotasun sorta(k):

Elkarrizketatzailea(k): Jaione Cordoba Indaburu

Data: 1984-01-01

Iraupena: 0:02:36

Erreferentzia: JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_13

EKE-ren artxibo-kodea: JIND_AITATXI_13

Gaia(k): Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Jaione Cordoba Indaburu

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.