Juan Indaburu

1922 / 2006
Afiliazio herria: Zugarramurdi

Juan Indaburu Zugarramurdin sortu zen 1922ko urtarrilaren 18an. Aita, Mateo Indaburu, Saratarra zen eta Lehen Mundu Gerran Pikardia eskualdean zauritu eta Baionako ospitalean zegoela, ihesi joan zen Zugarramurdira desertore. Han ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituen. Juan laugarrena izan zen haurrideen artean. Mateo aunitz aritzen zen kantuan eta Juan semeak kantu aunitz ikasi zituen aitarekin, afizio bera zuen, pilotarekin batera. Gaztetan kontrabandan aritu bazen ere, 1958an Etxaundikoborda etxera ezkondu zen eta etxaldearekin jarraitu zuen laborari gisa erretreta hartu zuen arte. 2006ko abuztuaren 11ean zendu zen Juan Etxaundikoborda etxean.

Zati hautatuak

Grabaketak

Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.

# Erref. Izenburua Data Iraupena Elkarrizketatzaileak
1 JIND_AITATXI Aitatxi kantuz - Juan Indaburu 1984 1:01:04 Jaione Cordoba Indaburu

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Pasarteak

Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.

Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.

Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.

Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.

Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.