Copen eta Lechardoy txülülariak, eta Ttambour atabalaria

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Ferdinand Morot Monomi

Herria: Sohüta

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Maddi Oihenart

Data: 2013-03-14

Iraupena: 0:02:03

Erreferentzia: 175-15

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19 AV 801

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-803

Gaia(k): Pertsonaia oroigarriak, Kantua eta musika


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Ferdinand Morot Monomi

Ferdinand Morot 1922ko maiatzaren 30ean sortua da Sohütan (Xiberoa), Ospitaleperen eta Mitikileren mugan, Monomi izeneko etxalde ttipi batean. Anaia bat bazuen, aspaldian zendua. Hamar urteetan, euskal dantza ikasi zuen, aitarekin, honek auzoaldeko gazteei irakasten baitzien. Bi urte berantago, aitaren ordezkatzen hasi zen. Bere aita txülülaria ere zen eta Mauleko Copeni irakatsi zion, hau Sohütako etxalde batean lanean ari zelarik. Denbora hartan, musikari guti bazen. Ferdinand Bearnoren mugan den Mitikileko eskolan ibili zen, 12 urte arte, aroak ez zuelarik etxaldeko lanetan aritzera behartzen. 12 urte zituelarik, 1934an, maskaradan parte hartu zuen, lehen aldiz, ardi larru bat jantzirik, Axuri rolaren hartzeko: Sohütan gazte anitz izanez, artaldeen taldea osatzen zuten, artzainarekin eta hartzarekin. Gaur egun, artzaintza kutsu hori desagertua da. Ondotik, Küküllero izan zen, Txerrero, eta gero Kherestu, 24 urteetan, bearnes doi bat ikasi baitzuen eskolan, bearnes familietarik heldu ziren lagun batzuenganik. Sohütako gazte belaunaldiei maskaradako pertsonaia desberdinak erakutsi zizkien, herriko haurrekin ere maskaradak antolatuz (1960 inguruan). Ferdinand Morot Monomik Xiberoko pastoraletan ere parte hartu zuen. 1932an, Jeanne d'Arc pastoralean parte hartu zuen, bai eta Berterretx pastoralean (1958), biak Mauleko langileekin muntatuak. Azkenean, 1984an, Sohütan eman zen Aimunen lau semeak pastoraleko errejent laguntzailea izan zen. 25 urteetan ezkondu ondoan, familiaren etxaldea utzi zuen, Maulen lan egiteko, lehenik Bomba lantegian, eta gero eiherazain gisa Etchegoyen eihera handian, 31 urtez. Ferdinandek luzaz segitu zuen xiberotar dantzen irakasten.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.