Ürrüstoi-Larrabileren kokapen geografikoa eta auzo harremanak

Oraindik ez da sarean eskuragarri pasarte hau. Laguntzarik behar baduzu, sar gurekin harremanetan .

Lekukoa(k): Jean-Louis Davant

Herria: Urrüstoi-Larrabile

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal dantza

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2013-06-14

Iraupena: 0:04:21

Erreferentzia: 186-2

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 19AV840

Kanpo lotura: http://earchives.le64.fr/ead.html?id=FRAD064_IR0643&c=FRAD064_IR0643_de-842

Gaia(k): Herriko giroa, Auzokoen arteko harremana


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz (gehiago jakiteko: earchives.le64.fr).

Jean-Louis Davant

Jean-Louis Davant 1935eko uztailaren 5ean sortu zen Ürrüstoi-Larrabilen, eta hango eskola publikoan ibili zen 12 urte arte. Bigarren mailako ikasketak Maulen eta Uztaritzen (batxilergoa) egin zituen, eta Angerseko jesuiten etxean ingeniari agronomo ikasketak segitu zituen (1954-1957).

Aljeriako Gerlaren ondotik (1958ko abendutik 1960ra), eta Auvernian eta Lekorneko Garroko laborantza-eskolan ikastaldi bat egin ondoan, irakasle gisa hasi zen Hazparneko laborantza-eskolan. Eskolako zuzendari izan zen 1995eko ekaina arte.

Jean-Louis Davant olerkari-idazlea da eta artikulu franko ere idatzi ditu, bereziki Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Enbata, Gara, Gazte, Herria, Maiatz eta Nabarralde agerkarietan. Saiakerak eta historia-liburuak ere idatzi ditu, bai eta pastoralak, eta horietarik zortzi 1990. eta 2015. urteen artean emanak izan dira.

Euskaltzaina da 1976az geroztik.

Beste batzuekin Enbata aldizkaria sortu zuen (1963) eta EHAS (Euskal Herriko Alderdi Sozialista) 1975ean.

Zuberoako kulturaren aditu trebea da, eta Euskal Herriko pertsonalitate bat. Joana Davant haren emaztea ere filmatua izan zen 2008an, Eleketa bilketa etnografikoaren karietara (ikus 12AV274-297).

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.