-
|
- Euskara
Jean-Louis Davant
1935
Afiliazio herria:
Urrüstoi-Larrabile
Jean-Louis Davant 1935eko uztailaren 5ean sortu zen Ürrüstoi-Larrabilen, eta hango eskola publikoan ibili zen 12 urte arte. Bigarren mailako ikasketak Maulen eta Uztaritzen (batxilergoa) egin zituen, eta Angerseko jesuiten etxean ingeniari agronomo ikasketak segitu zituen (1954-1957).
Aljeriako Gerlaren ondotik (1958ko abendutik 1960ra), eta Auvernian eta Lekorneko Garroko laborantza-eskolan ikastaldi bat egin ondoan, irakasle gisa hasi zen Hazparneko laborantza-eskolan. Eskolako zuzendari izan zen 1995eko ekaina arte.
Jean-Louis Davant olerkari-idazlea da eta artikulu franko ere idatzi ditu, bereziki Argia, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Enbata, Gara, Gazte, Herria, Maiatz eta Nabarralde agerkarietan. Saiakerak eta historia-liburuak ere idatzi ditu, bai eta pastoralak, eta horietarik zortzi 1990. eta 2015. urteen artean emanak izan dira.
Euskaltzaina da 1976az geroztik.
Beste batzuekin Enbata aldizkaria sortu zuen (1963) eta EHAS (Euskal Herriko Alderdi Sozialista) 1975ean.
Zuberoako kulturaren aditu trebea da, eta Euskal Herriko pertsonalitate bat. Joana Davant haren emaztea ere filmatua izan zen 2008an, Eleketa bilketa etnografikoaren karietara (ikus 12AV274-297).
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-57 | Hazparneko laborantza eskola (azpitituluekin) | 1974 | 0:15:16 | Maite Barnetche | |
| 2 | MB-156 | "Bai euskarari kanpaina" | 1979 | 0:17:16 | Maite Barnetche | |
| 3 | MB-185 | Etxahun Iruri : bigarren partea | 1981 | 0:15:13 | Maite Barnetche | |
| 4 | MB-201 | Hazparneko laborantza eskola | 1982 | 0:15:18 | Maite Barnetche | |
| 5 | MB-272 | Hotzez kaskaran | 1985 | 0:15:01 | Maite Barnetche | |
| 6 | MB-287 | "Allande Oihenart" pastorala – 1. partea | 1985 | 0:16:35 | Maite Barnetche | |
| 7 | MB-288 | "Allande d'Oihenart" pastorala - 2. partea | 1985 | 0:14:48 | Maite Barnetche | |
| 8 | ARRAGOA-2 | Jean-Louis Davant: pastoralak idazteko moldeak | 2007 | 0:17:31 | Eugenio Arozena | |
| 9 | ULA-002 | ULA-002 - Jean-Louis Davant | 2011 | 1:10:00 | Alex Artzelus | |
| 10 | 186 | 186 - Jean-Louis Davant | 2013 | 1:38:46 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Pastoralaren oinarriak | 0:04:57 | |
| 2 | Etxahun Iruri (1908-1979): euskal heroiak eta kantuak | 0:04:46 | |
| 3 | Pastoralaz oroitzapen zenbait | 0:15:12 | |
| 4 | Pastorala: Junes Casenave-Harigileren zorroztasuna (1924-2018) | 0:04:22 | |
| 5 | Pastorala epopeia da | 0:05:31 |