1939-1945ko gerla : zona okupatua, gordekako bidaiak

Joanak gertakari bat xeheki kondatzen digu. 1944ko martxoaren 20a, hotz handia kanpoan, soldado ingeles batek jo zuen etxeko atean, bere hegazkina eroririk laguntza galdez. Deusik ez baitzioten ulertzen, ingelesa zakien Le Hideux banku-jabe judua deitu zuten. Beztitu zuten, jaterat eman zioten eta herriko hiru gaztek gauez gau eraman zuten Donapaleuko laborari etxe batetara. Handik Espainiara joan zen.

Lekukoa(k): Joana Davant

Herria: Urrüstoi-Larrabile

Artxibo-funtsa(k): Euskal kultur erakundeko artxiboak

Bilduma: Amikuztarrak mintzo (2007-2008)

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2008-12-16

Iraupena: 0:06:43

Erreferentzia: 29-15

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 12AV290

Gaia(k): Gertakari oroigarriak, II. Mundu Gerra (1939-1945)


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-NC-SA 4.0).

Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-NC-SA 4.0 - Euskal kultur erakundea - Institut culturel basque - www.mintzoak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Ez zara baimendua etekin ekonomikorik egitera. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.

Joana Davant

Joana Davant Amendüzen sortua da 1932ko azaroan, 8 haurrideko familia batean. Etxetiar alaba hau herriko eskolan ibilia da 14 urte arte, eta ondotik Donapaleuko centre ménager delakoan hiru urtez. Parisen egona da 1951tik 1958ra. 1961an, Jean-Louis Davant-ekin ezkondu zen eta bi alaba ukan dituzte. Gaur, Ürrüstoi-Larrabilen bizi dira. Elkarte ezagun batzuen sorkuntzan parte hartu du Jeannek, besteak beste Euskaldun Gazteria, Pariseko Eskual Etxea eta "Emazteek diote" elkartea.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.