Marin ontziola, belaunaldiz belaunaldi
Martta Péry, 1925ean sortua, arrantzale alaba da. 1946an ezkondu zen Kusto Marin-ekin, honek itsas zurgintza aitarekin ikasia zuela. Bost haur ukan dituzte eta hauetarik biek, Pantxoak eta Luisitok , aitatxi eta aitaren segida hartu dute 1977an. Gaur egun, Julien, Luisitoren semeak, Pantxoa osaba erretretatua ordezkatzen du, bere biziko ametsa gauzatuz : itsas zurgin izatea. Laugarren belaunaldia da ofizioz hortaz bizi dena. Berrogoita hamar bat itsasontzi Marin lantegian eginak izan dira.
Hizkuntza: Frantsesa
Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak
Bilduma: Euskal itsas ondarea
Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri
Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 18AV1022
Grabaketa herria: Ziburu
Data: 2011-09-06
Iraupena: 0:13:29
Media mota: Bideoa
Gaiak: Portuko lanbideak
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz). Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri izanen da ere egun batez.