Rosette-ren senarraren kanpainak

Donibane Lohizuneko eta Ziburuko arrantzaleak, krisia garai batean joan ziren Dakarrera. Bigarren kanpainian, 1956ko azaroan, meza ("Barkamena" deitua) hunkigarri bat ospatu zen portuan. Rosette-ren senarrak kanpaina asko egin ditu Dakarren.

Lekukoa(k): Rosette Nérou

Herria: Ziburu

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal itsas ondarea

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2010-03-18

Iraupena: 0:00:46

Erreferentzia: 76-11

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 18AV318

Gaia(k): Dakarreko arrantza, Arrantzalearen emaztea


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Egile eskubide guziak erreserbatuak. Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz). Baionako eta Paueko Departamendu Artxibotegietako irakurgeletan kontsultagarri izanen da ere egun batez. 

Rosette Nérou

Rosette Nérou 1936ko urtarrilaren 18an Ziburun sortua da, zazpi haurrideko familia batean (lau neska, hiru mutiko). Aita arrantzalea zen, hiru anaiak ere bai. Gaur, Rosette-n semea arrantzalea da ere. Bere senarra patroia eta armadorea da. 1957an ezkondua, hiru haur ukan ditu. Rosettek eta bere bi ahizpek saregile ofizioa ikasi dute, bizi guzian praktikatu duten lanbidea. Gaur, Rosette eta Irene bere ahizpa erretretan dira baina segitzen dute Donibane Lohizuneko portuan sareak konpontzen. Azken saregileak dira.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.