Rosette Nérou

Sorturtea: 1936

Afiliazio herria: Ziburu

Rosette Nérou sortua da 1936ko urtarrilaren 18an Ziburun, zazpi haurrideko familia batean (lau neska, hiru mutiko). Aita arrantzalea zen, hiru anaiak ere bai.

Gaur, Rosette-n semea arrantzalea da ere. Bere senarra patroia eta armadorea da. 1957an ezkondua, hiru haur ukan ditu.

Rosettek eta bere bi ahizpek saregile ofizioa ikasi dute, bizi guzian praktikatu duten lanbidea. Gaur, Rosette eta Irene bere ahizpa erretretan dira baina segitzen dute Donibane Lohizuneko portuan sareak konpontzen. Azken saregileak dira.

Grabaketak

# Erref. Izenburua Data Iraupena Grabaketa herria Elkarrizketatzaileak
1 76 76 - Rosette Nérou 2010-03-18 0:56:15 Ziburu Terexa Lekumberri

Pasarteak

Pasarte muntaketak

# Izenburua Iraupena
1 Saregileak eta xaieroak 0:28:45

Artxiboko irudiak

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.