Mariñelen sindikataren krisia (1968)

Lekukoa(k): Léon Mugica

Bideo honek azpitituluak baditu. Zonbait kasutan, horien aktibatzeko, cc botoian klikatu beharko duzu hizkuntza aukeratzeko.

1968an krisia zen Donibane Lohizuneko portuan. Antxoa arrantzatzeko denboraldian, espainolak nagusitu ziren frantses uretan (900 ontzi). Jadanik 1963an, arrantzaleek sindikatari galdetu zioten espainolak hortik kanporatzea. Koxe Basurco sindikataren lehendakariak hori hitzeman zuen baina ez zuen obratu.

1968an, Donibane Lohizuneko ontziek Baionako portua blokatu zuten. Koxe Basurco kanporatu nahi zuten eta denak bildurik, haren ordez, Léon Mugica izendatu nahi zuten. Ordu hartan, Léon Arroxelan zegoen. Biharamunean itzuli zen eta arrantzale guziekin bildu zen Ziburun. Galdegin zen Basurco-ri etortzea. Honek ez zuen nahi izan. Biltzar nagusia antolatu ondoan, kontseilu berriak Koxe Basurco kanporatu zuen eta Léon Mugica haren orde lehendakari izendatu zuen. Honen lehen eginbidea espainolak frantses uretik kanporatzea izan zen.


Lekukoa(k): Léon Mugica

Artxibo-funtsa(k): Pirinio Atlantikoetako artxiboak

Bilduma: Euskal itsas ondarea

Lekukotasun sorta(k): Donibane Lohizune - Ziburuko portua (1935-1995)

Elkarrizketatzailea(k): Terexa Lekumberri

Data: 2010-09-14

Iraupena: 0:12:48

Erreferentzia: 94-35

Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxibotegiko kodea: 18 AV 843

Gaia(k): Patroi, Lan-tresnak eta azpiegiturak, Arrantzaleak, Sindikalismoa


Eskubideak eta erabilpen baldintzak

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak

Lekukotasun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke, Uztaritzen (hitzordua hartuz), baita ere Baionako eta Paueko Departamenduko Artxibotegietako irakurgeletan, hor ere hitzordua hartuz.
ETALAB 2.0 lizentzia irekiak arautzen du hemen aurkezten diren Pirinio Atlantikoetako artxibotegiaren datu publikoen berrerabiltzea. Garrantzitsua da Pirinio Atlantikoetako artxibotegiarekin harremanetan jartzea beste edozein erabilpenarendako.

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.