-
|
- Euskara
Léon Mugica
1925 / 2014
Afiliazio herria:
Ziburu
Léon Mugica 1925ko abuztuaren 18an Donostian (Gipuzkoa) sortua da. Aita, Ziburutarra, 1914-1918ko gerlako iheslaria zen, Donostian errefuxiatua. Ama, Donibandarra, haren gana joan zen eta ezkondu ondoan, lau haur sortu ziren.
Amnistiarren ondotik, Frantziara itzuli ziren eta Ziburun kokatu, 1931n. Beste hiru haur ukan zituzten. Zazpi haurrak umezurtz gelditu ziren (Aita 1937an hil zen, Ama 1940an).
Léon-ek, 13 urtetan, lanean hasi behar izan zuen. Arrantzan hasi zen aña bezala Ongi Etorri ontzian, zertifikata ukan bezain laster. Beste hiru ontzitan ibili ondoan (1939-1951), bere barkuak eraikiko ditu, bereziki Michel-Joseph 1955ean, 1963 arte manatuko duena.
Urte horretan, osasun arazoagatik, arrantza utzi zuen eta armadore bilakatu zen. 1968tik 1974 artean, mariñelen sindikataren lehendakaria izan da, besteak beste.
1947an ezkondua, sei haurren aita, 2014an zendua da.
Grabaketak
Lekukoari egin zaizkion grabaketa zerrenda.
Oharra: grabaketa bat media oso bat da, indekzaziorik gabekoa.
| # | Erref. | Izenburua | Data | Iraupena | Elkarrizketatzaileak | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MB-16 | Antxoa arrantza | 1972 | 0:13:41 | Maite Barnetche | |
| 2 | 94 | 94 - Léon Mugica | 2010 | 1:35:28 | Terexa Lekumberri |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Pasarteak
Batzutan grabaketa bat zatikatzen da, osoki edo partez. Zati horiek pasarteak dira.
Hemen daude lekukoaren grabaketetan oinarrituz sortu diren pasarteak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Espainian errefuxiatu zen iheslari baten semea | 0:02:20 | |
| 2 | Frantziara itzultzea 1931n | 0:00:52 | |
| 3 | Eskolatzea | 0:00:54 | |
| 4 | Itsasontzi errekisizioa 1939-1945 gerla denboran | 0:01:53 | |
| 5 | Lurrunontzi kroskoen berriztatzea (1939-1945) | 0:03:01 | |
| 6 | Donibane-Ziburuko barkuak 1950 urteetan | 0:01:25 | |
| 7 | Lehen kanpaina Dakarren 1955ean | 0:01:23 | |
| 8 | Lau kanpaina Dakarren | 0:01:59 | |
| 9 | Mariñelen sindikataren krisia (1968) | 0:12:48 |
Ikur hauek agertzen dira grabaketak osoki ikusgai/entzungai direlarik atari honetan.
Ikur hau agertzen da hitzordua hartu behar denean grabaketa ikusteko gure kontsultagunean.
Ikur hau agertzen da azpitituluak eskuragarri daudenean.
Ikur hau agertzen da transkripzio bat eskuragarri denean.
Pasarte muntaketak
Pasarte baten edo batzuen zatiekin osatu muntaketa bat da pasarte muntaketa. Hemen daude lekukoaren pasarteetan oinarrituz sortu diren pasarte muntaketak.
| # | Izenburua | Iraupena | |
|---|---|---|---|
| 1 | Goizik heldutasunean sartua | 0:01:45 |