Kito jende hoienak
Esplikatzera noa kontu bat
oi kito jende hoienak,
Nola diraden gure artian
gertatu izan direnak
alferrak edo mozkorrak dira
erdi lapurrak gehienak
okasiua eskandaloa
hori falta ez zaiena
*Beren asto ta zakur eta ume
hemen dabiltza jai ta aste;
mikeletiak inioiz aurrian
atera izandu dituzte,
berak baino lehen ostera etorri
ta persegitzen gaituzte;
beste holako naziorikan
inon danik ez det uste.
*Beren asto ta zakur eta ume
dabiltza juan-etorrian,
emakumiak lasto-pretesto
kasikan larru gerrian;
gizonak berriz mozketa-aitzaki
beren haizturrak gerrian,
sinalien bat utziko dute
sartzen badira herrian.
Emakumiak haurrak hartuta
eskera datorrenean
“Etxekoandria limosnatxo bat
Jaungoikoaren izenean”
ofrezimendu luzia baina
errezu motza azkenean
gauza guziak gero berentzat
iñor bistan ez danian.
*Kojitutako aberiakin
nola nahi duten jokatu,
hemen ostu ta haruntz eraman,
han saldu edo trukatu;
hanguak berriz honuntz ekarri,
jabiak ezin topatu;
kontu garbia nahi duenak
ez ijituakin tratatu.
Sasietako oilar ta oilo
lapurtutatzen atsoa
eta mendietan bolsa miatzen
dabiltzan mutil gaixtuak,
gizonak berriz baketa izaiki
behorrak eta astoak
gauza goxorik senti badute
ondo erantzi eskuak
Hoi kitoetan gutti izaiten
dira erdi (berriz) antzuak
naturalezaz kasta gogorra
ta gainera ai umetsuak
Bizkarrean bat tripan bertzea
aldamenian batzuak
sail galantakin dabiltzala
ikusten dira gehientsuak.
Absoluzio beharrik ere
ez da izaiten hoiekin
fakultadia Aita sainduak
hainbat badute berekin
Nahiz ahaide izan ezkontzen dira
elkar nahi dutenarekin
horretarako gazterik pronto
nahiz doktrinarik ez jakin
*Neska-mutillak tokatzen bada
berentzat elkar hartzia,
zelebre diran kontuak hortan
ere badarabiltzia:
buruaz gora botako dute
hautsi dedilla eltzia,
zenbat puska egin hainbeste
urteko ijituen ezkontzia.
- Txirrita
Témoin(s) : Juan Indaburu
Fonds d'archives : Fonds privés divers
Collection(s) : Fonds Jaione Cordoba Indaburu
Collections de témoignage(s):
Collecteur(s) : Jaione Cordoba Indaburu
Date : 01-01-1984
Durée : 0:02:24
Référence : JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_15
Code d'archives de l'ICB : JIND_AITATXI_15
Thème(s) : Chant et musique
Droits et conditions de reproduction
© Jaione Cordoba Indaburu
