Zahar gazten arteko parabola
Ene izpirituan
bazen zenbait bertsu,
Oraino dan guzia
ez zen aitortu
Zertan dutan solasa
emazue kasu,
esplikaturen baitut
ahal bezain prestu.
Zahar bezain prestu
nola zait hoztu
bihotza ere laztu,
gorputza beraztu,
oraindik gazte banintz
banuke gostu (bis).
Zahar gazten arteko
hau da parabola
zuzen esplikatzia
hainbat gogor da
Gaztiak adin batez
ez daitezke molda
gorputza sendo eta
azkar du odola
Zaharra ez da hola,
iragan denbora,
etortzen gogora
eta ezin kontsola
Nekez bihurtzen baita
zahar arbola (bis).
*Egunak badoatzi
egunen ondotik,
ez dira elgar iduri
juaiten hargatik:
atzo iruzkia zen
dirdiran zerutik,
egun oibelak ialgi
itsaso aldetik;
euria ondotik
asi da gogotik
odeien barnetik;
hortako badakit
erituko naizela
bustiz geroztik.
Udan lehen arrosak
neguan ernatu
Hosto bainan arantze
aise gehiago
oroz ohoratua
primaberan dago
izotzak joaz geroz
lorea akabo,
handik goiti gero
ez dugu gehiago, zeren ez den bero,
hortaz segur nago,
hori bezala gira
zaharrak oro (bis).
Huna gaztetasuna
zoin den loriosa
hortan konparatzen dut
neure arrosa.
Usain gozo eztiaz
kolorez airosa,
bere arropa ere
ainitz baliosa
Zahar odol hotza
nundik ez da lotsa
flako du bihotza
badaki bai hontsa
Lur barnean duala
laster gorputza (bis).
Zahar bezin bat gazte
badoa mundutik
nahaiz zaharragokoak
geran hargatik,
heriotziain orena
ez dagon geroztik
segurragorik ez da
sortzeaz geroztik
joaitian hemendik
gizonak ez daki
zer dagon ondotik
bekatuengatik
barkatzen ez bagaitu
Jainkoak zerutik (bis).
Aspaldik du naizela
etorri mundura
Geroztik pasatu duk
zenbait denbora
Atsegin batendako
nahiko arrenkura
miseriak kantatuz
bizi naiz ardura
geroko mentura
nik banu segura
egin nio hura
Hain nintzen gustura
zaharrek gaztetzeko
baginu moda (bis).
*Zahar giren guziak
gaztetzen bagina,
anitzentzat munduan
zer atsegina!
Horrek senda lezake
gure biotz-mina,
gibelerat itzuliz
pasatu adina.
Gazte larru fina
kolorez arina,
ongi esamina,
salba zak arima,
ararteko harturik
Ama Birjina.
*Urgulutik asi zen
lehen bekatua,
Luziferrek emanik
bere zimendua,
asaldatu bai zuen
lehenik zerua
bai eta piztarazi
infernuko sua;
suge armatua
lehertu burua
jin denian ordua;
Maria Saindua
zure medioz dugu
salbamendua.
*Etzaitut imitatu,
ama, orai artian,
orai egiten zaitut
oroz batian.
Jesus, Maria, Joseph,
hitz hok aipatzian,
bake gozo bat bada
ene bihotzian.
Azken orenian
Jaunak jujatzian,
jar zazkit aldian
hil nadin bakian;
zeuretzat ar nezazu
azken hatsian.
*Sortzez eta bataioz
ni naiz luzaidarra,
orok dakitena
Bordel xaharra;
oraino bizi bainiz
ez dut solas txarra:
gorputzez erbaildu
ta kunkurtu bizkarra,
galdurik indarra,
eztitu sukarra,
bihotza ez azkarra,
ez hala beharra:
aisa pasaturen dut
nere bizi ondarra.
- Joanes Otxalde, 1932.
Témoin(s) : Juan Indaburu
Fonds d'archives : Fonds privés divers
Collection(s) : Fonds Jaione Cordoba Indaburu
Collections de témoignage(s):
Collecteur(s) : Jaione Cordoba Indaburu
Date : 01-01-1984
Durée : 0:03:50
Référence : JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_17
Code d'archives de l'ICB : JIND_AITATXI_17
Thème(s) : Chant et musique
Droits et conditions de reproduction
© Jaione Cordoba Indaburu
