Bertsuak jartzen naiz hasi

Témoin(s) : Juan Indaburu

Bertsuak jartzen naiz hasi
kopiatuz eta guzi
nahi dituenak ikasi
aurtengo urtian Afrika aldera
gazteria haundiak badoazi
diote adierazi
ez dela joan behar ihesi
amak negarrez dagozi.

Herrietan jarri nota
esperoan dago flota
enbarkatutzeko tropa
altxa dituzte lizentziatuak
espediente ta kotak
eman fusila eta arropa
balaren artera bota
etzaiote ainitz gosta

Bete besoak galoiez
zilar ta urre kolorez
agindu modu gogorrez
hartu ta ereman gure semea
hazitakoan dolorez
ez dut eskatzen faborez
batek nahi badu edo ez
lur bustitzerat odolez

Eman arma ta trajia
Afrikara parajia
mutil hoien kurajia
kristiandadeko izenarekin
gizon hiltzera biajia
moru edo salbajia
hura haien parajia
jaun zerukuain tokia

Asko ema espainola
ikusten det badagola
negar franko dariola
anparo gabe Afrikan galdu
beuren entrainako odola
martirizatua hola
pena hau zenbat ote da
ezin det neurtu niola.

Triste gelditu dirade
makinatxo bat nerabe
beuren aitarikan gabe
horien amak senarra galdu
soltero nobio lore
fuerte egin dute galde
hoiek utzita joan gabe
denak pentsaketan daude

Atrilu eta paparrak
hango odol galtze gogorrak
gorriturik daude lurrak
hango kontuak aditu eta
batek hartzen du beldurrak
ez dira naski gezurrak
hegazti eta txakurrak
txupatzen hilen hezurrak

Beltz hoien sable zorrotzak
egin dituzten destrozak
asko milaka heriotzak
nola jarriko diran ondotik
joan diran hoien bihotzak
hola ikusiz gorputzak
utzi amorruen berguenzak
beuren anaiak hilotzak

- Herrikoia, Oiartzunen bildua


Témoin(s) : Juan Indaburu

Fonds d'archives : Fonds privés divers

Collection(s) : Fonds Jaione Cordoba Indaburu

Collections de témoignage(s):

Collecteur(s) : Jaione Cordoba Indaburu

Date : 01-01-1984

Durée : 0:04:22

Référence : JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_4

Code d'archives de l'ICB : JIND_AITATXI_4

Thème(s) : Chant et musique


Droits et conditions de reproduction

© Jaione Cordoba Indaburu

Développé par CodeSyntax. CMS : Django.