Oraingo neskatxen jazkera
Horra neskatxatxoak
zuentzat bertsoa
bistan dauzkatenentzat
kolko ta besoak
ez ziran hola bizi
zuen gurasoak
esperantza ederra
daukate gaixoak
zahartzera pasatzeko
egun erosuak
*Gona laburrak jantzi,
illiak moztuta,
nor azalduko zaien
dabiltza poztuta;
amaren arrazoiak
baliyo eztu-ta,
erenak aundiyago
kopeta beztuta,
gorputza adornatzen
animaz aztuta.
Kateak lepoan ta
eskumuturretan
jartzen dituzte zenbait
famili pobretan
aberatsa berdintzen
zaila da obretan
alabak apainduak
estadu horretan
ama familiarat
ogia zorretan
*Dantzatik geldituta
illunabarrian,
bakoitzak mutill bana
badute urrian;
fallorik ote daukan
atzian t'aurrian,
alkar neurtuko dute
luze-Iaburrian;
erretiratzen dira
garai ederrian.
*Zenbaitek esango dit
neronei akaso:
«Kantak jartzia gaizki
egiñ dezu oso;
gona motx, ille, kate,
petxua eta beso,
neskatxa gaztientzat
orrenbeste bertso ... »
Konpadriyan ez danak
ez kandelik jaso!
*Mutill sasoiekuak
badabilltza fuerte,
neskatx oiekiñ artu
nai dutenak parte;
arrosa ta krabeliñ,
releju ta kate,
gorputza dibertitzen
naiz animak kalte,
premiya zeñek daukan
ezagutzen dute.
*Lenguan neskazar bi,
oriyen jazkera:
gona motxak jantzita
pasiatutzera,
otsuak soildutako
ardiyen antzera,
besuak agiriyan,
kolkuan petxera;
amarrak alde arte
ez datoz etxera.
Askotan bezala ni
tabernan nenguan
neskatxa gazte hoiei
erran nien orduan
jantzi hori ona da
denbora beroan
bainan ez ilbeltzean
eta ia abenduan
gaixoak hotzak hilko
zaituzte neguan
Nahiz ez dudan egin
abertitu baizik
bat oso xapuztu zan
egin gabe hitzik
bertziak errespuesta
eman zidan pozik
"Jantzi honek ez dauka
inolako lotsik sasoia
daukanak ez du
sentitutzen hotzik"
"Beraz edade hortan
holako sasoia
hogoi eta bi urtetan
ez zinen lasaia
adituko zintuen
mutilen usaia
pollita zira eta
oraindikan saia
ez izan gogoaren
kontrako etsaia".
Zapata koxkordunak
hanketan jantzita
alpargata xuria
paperean hartuta
bailian dantzatzeko
haiek urratuta
beuren antzeko zenbait
enamoratuta
hor dabiltza gaixuak
erdi xoratuta
- Txirrita, 1931
Témoin(s) : Juan Indaburu
Fonds d'archives : Fonds privés divers
Collection(s) : Fonds Jaione Cordoba Indaburu
Collections de témoignage(s):
Collecteur(s) : Jaione Cordoba Indaburu
Date : 01-01-1984
Durée : 0:02:38
Référence : JIND_AITATXI-JIND_AITATXI_9
Code d'archives de l'ICB : JIND_AITATXI_9
Thème(s) : Chant et musique
Droits et conditions de reproduction
© Jaione Cordoba Indaburu
