D'Elbée jaun-andereak - Ahetzeko etxalde baten berri
Oraindik ez da sarean bere osotasunean grabaketa hau. Baliteke, aldiz, pasarte batzuk ikusgai/entzungai izatea (ikus beherago). Argibide gehiagorentzat, sar gurekin harremanetan.
Emankizun honek Ahetzeko behi esnedun hazkuntza bat aurkezten du. Honen jabeak D'ELBEE konde eta kondesa dira. Laharraga etxaldea eta bertako esnetegia ikus daitezke. D'ELBEE jaunak erraten duen bezala, duela hogei urte hasi ziren behi esnedun hazkuntza egiten eta orai ehun bat behi badituzte. D'ELBEE andereak kudeatzen ditu hazkuntza eta esnetegia. Etxaldean eta esnetegian lanean ari diren laborantzako langileek ere esplikatzen dute zer nolako lana egiten duten eta esnetegiak nola funtzionatzen duen. Sekuentzia batek esnearen ekoizpenaren urrats guziak -behien jeztea, esnearen kontrola, lortutako kantitateak eta banatzea- erakusten ditu.
Hizkuntza: Euskara
Artxibo-funtsa(k): Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Bilduma: Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Elkarrizketatzailea(k): Maite Barnetche
INA erakundeko artxibo-kodea: RBF06047682
Grabaketa herria: Ahetze, Getaria
Data: 1974-02-04
Iraupena: 0:16:47
Media mota: Bideoa
Gaiak: Abere hazkuntza
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
© Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Egile eskubide guziak erreserbatuak. Emankizun osoa Euskal kultur erakundeko egoitzan ikus daiteke (hitzordua hartuz, 0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat idatziz kontsulta@eke.eus helbidera) baita INA-k Frantzian dituen "INAthèque" izeneko kontsultagune desberdinetan (Pauen, Bordelen, Tolosan, Parisen...).