-
|
- Euskara
Maite Barnetche-ren "Euskal Herria orai eta gero" emankizunak (1971-1986)
Artxibo-funtsa: Institut National de l'Audiovisuel (INA)
Euskal kultur erakundeak eta INA - Frantziako entzun-ikusen erakundeak (Tolosako adarra - INA Délégation Pyrénées) lan amankomuna abiatu dute 2017an Maite Barnetche (1941-1986) kazetariak 1971 eta 1985 artean zuzendu telebista emankizunen baloratzeko. Egiazko altxorrak daude INA-ren jabegoan diren dokumentu horietan. "Magazine Basque: Euskal Herria Orai eta Gero" bilduman sailkatuak dira.
Emankizun horiek orri honen pean daude zerrendatuak.
Euskal kultur erakundeko Ahozko ondare kontsultagunean ikusten ahal dira, Uztaritzen, hitzordua hartuz (0(33)5 59 93 38 70 telefonora deituz edo mezu bat bidaliz kontsulta@eke.eus helbidera), baita ere Frantziako "Inathèques" izeneko kontsultaguneetan (Pauen, Bordelen, Tolosan... ikus zerrenda osoa).
Euskal telebistaren ama
1971ko urriaren 4ean, FR3 katean, egundaino aditu ez zen hizkuntza entzuten da telebistan: euskara. Euskal Herria orai eta gero emankizuna sortzen da, Maite Barnetche kazetariak zuzendurik. Hogei urteren istorioa hor hasten dela, nehork ez daki, ez eta 300 emanaldietatik lehen atala baizik ez dela hedatzen egun hartan.
Lehen erreportaia, parte handi batean, Mattin bertsolariaren inguruan eraikia da. Mattinen irudien gainean irekitzen da emankizuna: orga bati besainkaturik, belar mozte sasoi batean, baserri zelai eta belardi panorama batean, xutik da hor, Mattin, kameraren parean. Eta bertso bat botatzen du:
Telebistan ere hasi zaizkigu
Eskuaraz emankizunak
Lan hortarako etorri zaizkit
Gizon batzu jakintsunak
Izate hortaz poztu zaitezte
Adiskide ta lagunak
Bihotz erditik agurtzen ditut
Begira dauden eskualdunak!
Bere buruaz irriz, berak egiten duen momentu historikoaz oharturik, Mattinek telebistaren euskalduntzea estreinatzen du.
Hilabetean bi aldiz Euskal Herriko gai guziak jorratuko ditu emankizunak: laborantza, bertsularitza, arrantza, ekonomia, modernitatea, familia, ikastolak, artea, gazteria, antzerkigintza, lizeo-kolegioak, euskal diaspora... Herriz-herri, xokoz-xoko, Maite Barnetche Euskal Herriko bazter guzietan kurrituko da, egiazko antropologo bat bailitzan. Haren lan eta jendetasun paregabea islatuko dira emankizun guzietan.
1986an, larriki eritzen da emazte gaztea. Hortik hilabete zenbaitzutara bizia galtzen du, Bidarten. Emankizunek alta segituko dute, eta gutara heldu euskarazko telebista eta irrati emanaldi guziak hazituko eta liliztatuko ditu.
Haren lan paregabeak oihartzun guti du egun, baina hainbeste aberastu dituen irrati eta telebistak egun batez, menturaz, ohoratuko dute, haien aldi.
Gehiago jakin:
- Irakur Maite Barnetxe-ren biografia osoa (PDF)
- Bildumaren aurkezpen txostena (PDF)
- "Maite Barnetche, Ipar Euskal Herritik Euskal Herriari begiratzeko leiho bat pantaila forman" - Gaur8 aldizkaria - 2026ko maiatza (PDF)
Grabaketak
| # | Erref. | Herria | Iraupena | |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Mattin bertsolaria, Bidarraiko eliza | Ahetze , Bidarrai, Ziburu | 0:15:04 | |
| 2 | Herri kirolak Donapaleun | Donapaleu , Donibane Lohizune | 0:15:49 | |
| 3 | Artzaintza Zuberoan | Zalgize-Doneztebe | 0:14:56 | |
| 4 | Bassilour-eko eihera eta euskal pilota | Bidarte , Biarritz | 0:13:57 | |
| 5 | Ezpeletako biperra | Ezpeleta | 0:15:45 | |
| 6 | Itsasuar amatxi baten erretratua | Itsasu | 0:15:04 | |
| 7 | Izura eta Pottoroak abesbatza | Izura-Azme | 0:15:40 | |
| 8 | Sarako herria | Sara | 0:16:55 | |
| 9 | Baionako portua | Baiona , Angelu, Bokale | 0:14:09 | |
| 10 | Iholdiko laborari gazteak | Iholdi | 0:15:11 | |
| 11 | Altzürüküko maskarada | Altzürükü | 0:16:26 | |
| 12 | Euskararen irakaskuntza | Hazparne | 0:17:26 | |
| 13 | Euskal pilota jokoa | Azkaine , Ortzaize | 0:16:18 | |
| 14 | Oskarbi musika taldea eta Orai Bat dantza taldea | Baiona | 0:16:16 | |
| 15 | Euskal etxea | Ezpeleta , Baiona, Sara | 0:17:01 | |
| 16 | Antxoa arrantza | Donibane Lohizune , Ziburu | 0:13:41 | |
| 17 | Urruñako herria | Urruña | 0:14:27 | |
| 18 | Turismoa eta sasoiko lana Euskal Herrian | Biarritz , Azkaine, Donibane Lohizune, Sara | 0:13:57 | |
| 19 | Baionako bestak | Baiona | 0:15:01 | |
| 20 | Lehengo Hazparne | Hazparne | 0:13:07 | |
| 21 | Gazteak eta euskal pilota | Armendaritze , Armendaritze | 0:16:26 | |
| 22 | Uso ehiza Iratin | Larraine | 0:13:06 | |
| 23 | Gazteak eta geroa | Baiona , Lakarra, Larzabale-Arroze-Zibitze | 0:15:59 | |
| 24 | Eguberriko euskal kantuak | Larresoro | 0:15:32 | |
| 25 | Etxahun Iruri, pastoral egile | Iruri | 0:17:33 | |
| 26 | Lekorneko irulea | Lekorne , Hazparne | 0:14:26 | |
| 27 | Euskal laborari gazteak | Gamarte | 0:13:36 | |
| 28 | Ainharbeko etxalde esperimentala | Ainharbe | 0:14:38 | |
| 29 | Santa Grazi | Santa Grazi | 0:14:08 | |
| 30 | Donibane Lohizuneko Arrantzaleak abesbatza | Donibane Lohizune | 0:14:59 | |
| 31 | Euskal hirien hedatzea | Baiona , Donibane Lohizune, Senpere | 0:15:44 | |
| 32 | Donibane Lohizuneko Estudiantina musika taldea | Donibane Lohizune , Urruña | 0:15:05 | |
| 33 | Leon Dongaitz, euskal pilotaria | Urruña | 0:15:00 | |
| 34 | Jean Iraçabal eta Jean-Louis Azarete nazioarteko errugbilariak | Baiona , Arrangoitze, Urruña | 0:14:50 | |
| 35 | Altzaiko "Zantxo azkarra" pastorala | Altzai-Altzabeheti-Zunharreta | 0:18:23 | |
| 36 | Ipar Euskal Herriko ikastolak | Arrangoitze , Garrüze, Hazparne | 0:14:36 | |
| 37 | Bidarraiko Auñamendi elkartea eta trinketa berrituaren estreinatzea | Bidarrai | 0:17:28 | |
| 38 | Baigorriko toberak | Baigorri | 0:16:14 | |
| 39 | Fagoaga jauna | Sara , Biarritz | 0:14:31 | |
| 40 | Baiona, hiri euskaldun ala gaskoina? | Baiona | 0:13:40 | |
| 41 | Mendiko bidea | Ezterenzubi , Duzunaritze-Sarasketa, Gamarte | 0:16:26 | |
| 42 | Louis Dassance | Uztaritze | 0:15:08 | |
| 43 | Etcheverry anaiak | Heleta | 0:16:07 | |
| 44 | D'Elbée jaun-andereak - Ahetzeko etxalde baten berri | Ahetze , Getaria | 0:16:47 | |
| 45 | Oldarra balletak | Biarritz | 0:15:57 | |
| 46 | Angeluko ikastetxe teknikoa | Angelu | 0:15:18 | |
| 47 | Egun bi gazte mintzo | Baiona | 0:16:29 | |
| 48 | "Ora et labora" Belokeko Beneditanoekin | Ahurti | 0:15:56 | |
| 49 | Arrantzale nintzan | Donibane Lohizune , Ziburu | 0:15:04 | |
| 50 | Jean-Pierre Curutchet Heletako laboraria | Heleta | 0:15:59 | |
| 51 | Amarroinaren ondotik | Ezterenzubi | 0:16:25 | |
| 52 | "Dantzari eguna" Donibane Lohizunen | Donibane Lohizune | 0:15:14 | |
| 53 | Hendaia 1900ean | Hendaia | 0:15:00 | |
| 54 | Arnegiko bestak edo muga hori balitz | Arnegi | 0:15:41 | |
| 55 | Udako Euskal Unibertsitatea | Donibane Lohizune | 0:15:09 | |
| 56 | Sor lekurat itzuli eta | Uztaritze | 0:14:58 | |
| 57 | Hazparneko laborantza eskola (azpitituluekin) | Hazparne | 0:15:16 | |
| 58 | Hazparneko Teknika Eskola | Hazparne | 0:15:00 | |
| 59 | 1974ko eguberri iruditan | Bidarte | 0:13:31 | |
| 60 | Maite Idirin | Baiona | 0:15:00 | |
| 61 | Gaurko kondairak, biharko ohidurak | Makea | 0:15:48 | |
| 62 | Familia handiak eta laguntza sozialak | Lekorne | 0:14:58 | |
| 63 | Paul Parachou | Hazparne | 0:14:59 | |
| 64 | Ñapurrak kirol batasuna | Ezpeleta | 0:14:53 | |
| 65 | Turismoa eta laborantxa | Donibane Garazi | 0:16:36 | |
| 66 | Baserrien induztriatzeaz | Kanbo , Arrosa | 0:15:02 | |
| 67 | Odol berria taldea | Ezpeleta | 0:16:03 | |
| 68 | Aita Lafitte | Uztaritze | 0:15:02 | |
| 69 | "Xuri, Gorriak eta..." antzerkia | Hazparne , Beskoitze | 0:12:11 | |
| 70 | Autobidearen eraikuntza | Urruña , Biriatu, Getaria | 0:15:30 | |
| 71 | Jean Matéo boxalaria | Baigorri | 0:16:04 | |
| 72 | Bidartea ostatua | Bidarte | 0:14:43 | |
| 73 | Ameriketako euskaldunak | Uztaritze | 0:15:09 | |
| 74 | Ramiro Arrue | Donibane Lohizune , Ziburu | 0:14:26 | |
| 75 | Ravelen bizia | Ziburu | 0:14:53 | |
| 76 | Ortziken | Baiona | 0:19:17 | |
| 77 | Ravelen musika | Ziburu | 0:14:54 | |
| 78 | Eguberri hurbiltzen denean Santa Grazin | Santa Grazi | 0:15:45 | |
| 79 | Aita seme pilotari | Azkaine | 0:16:08 | |
| 80 | Airoski abesbatza eta dantza taldea | Urruña | 0:15:21 | |
| 81 | Gure etxea | Sara | 0:15:07 | |
| 82 | Uhaineri nausi | Ahurti | 0:15:33 | |
| 83 | Aldudeko gazteria | Aldude | 0:13:42 | |
| 84 | Gazteentzako enpleguak Izturitzen eta Aiherran | Izturitze | 0:14:41 | |
| 85 | Etorki taldea Ibarlan | Bidarte , Ibarla | 0:15:54 | |
| 86 | Robert le Diable pastorala prestatzen | Garindaine | 0:15:11 | |
| 87 | Robert le Diable pastorala | Garindaine | 0:20:41 | |
| 88 | Pottoka | Sara | 0:15:27 | |
| 89 | Larrun mendia | Azkaine | 0:14:45 | |
| 90 | Errobi musika taldea | Baiona | 0:15:38 | |
| 91 | Iruñako San Ferminak | Baiona | 0:14:43 | |
| 92 | Santa Grazi Pastorala | Santa Grazi | 0:19:44 | |
| 93 | Itxaro Goikoetxea margolaria | Donibane Lohizune | 0:14:56 | |
| 94 | Lauburu elkartea | Bidarrai , Kanbo | 0:16:12 | |
| 95 | Ikastolen garapena | Kanbo | 0:15:33 | |
| 96 | Ohiko kantu eta musikak Eguberri kari | Maule-Lextarre | 0:15:42 | |
| 97 | Olentzero, ikazkinen garaia | Baiona | 0:14:18 | |
| 98 | Lohitzunen laborari | Lohitzüne-Oihergi | 0:15:30 | |
| 99 | Jean Lemoine pilota txapeldun ohia | Sara | 0:15:55 | |
| 100 | Bordaxuri antzerkia | Hazparne | 0:16:52 | |
| 101 | Estitxu euskal kantaria | Beskoitze | 0:16:11 | |
| 102 | Xalbador | Urepele | 0:32:39 | |
| 103 | « Odolaren mintzoa », Xalbadorren obra | Urepele | 0:16:59 | |
| 104 | Pantxoa Saint Esteben zizelkaria | Azkaine | 0:15:31 | |
| 105 | Baionako erakustokia | Baiona | 0:14:27 | |
| 106 | Emazte bat herriko etxean | Heleta | 0:16:08 | |
| 107 | Etxahun Irurikoa | Iruri | 0:16:04 | |
| 108 | Euskara eskola publikoan | Baiona , Barkoxe, Iholdi | 0:15:16 | |
| 109 | Pilota eskuan | Armendaritze | 0:15:03 | |
| 110 | Etxarriko formakuntza zentroa | Etxarri | 0:16:56 | |
| 111 | Etxahun Irurikoa | Iruri | 0:16:09 | |
| 112 | Hendaia | Hendaia | 0:15:30 | |
| 113 | Baigorriko etxe sartzea | Baigorri | 0:15:16 | |
| 114 | Euskal musika | Baiona , Heleta, Donibane Lohizune | 0:15:50 | |
| 115 | Mendiko bideetan | Bidarrai | 0:16:20 | |
| 116 | Amédée Arcé pilotaria | Bidarrai | 0:16:37 | |
| 117 | Matalas, Piarres Larzabal-en antzerki lana | Gamarte , Ainhize-Monjolose, Lakarra | 0:15:36 | |
| 118 | Euskal ofizialeak | Larresoro | 0:15:42 | |
| 119 | Euskal kooperatibak | Milafranga | 0:15:58 | |
| 120 | "Dios te salve" ohitura zaharra Azkainen | Azkaine | 0:15:19 | |
| 121 | Euskal elizetako erlojugilea | Baigorri , Arnegi, Biarritz | 0:14:59 | |
| 122 | Ainhoa | Ainhoa | 0:15:34 | |
| 123 | Axular, euskal idazlea | Sara | 0:16:14 | |
| 124 | Urrunako laborari gazte bat | Urruña | 0:15:31 | |
| 125 | Hazparneko kantu zaharrak (azpitituluekin) | Hazparne | 0:16:14 | |
| 126 | Zirikan ikusgarria | Baiona | 0:17:05 | |
| 127 | Ilharreko eiherazaina | Ilharre | 0:15:34 | |
| 128 | Mattin bertsolari aheztarra | Ahetze | 0:16:44 | |
| 129 | Ardi esnea | Ahurti | 0:15:05 | |
| 130 | Arrantzaren egoera Donibane Lohizune-Ziburuko portuan | Donibane Lohizune | 0:16:15 | |
| 131 | Ainharbe | Ainharbe | 0:17:56 | |
| 132 | Amaren beharra | Urepele | 0:14:18 | |
| 133 | Nafarroa Behereko erresuma | Donapaleu , Hazparne, Izura-Azme, Donibane Garazi | 0:16:25 | |
| 134 | Orria ikusgarria | Donibane Garazi | 0:23:48 | |
| 135 | Iruñea eta Orreagako gudua | Donibane Garazi | 0:15:55 | |
| 136 | Mendia eta artzaina | Duzunaritze-Sarasketa | 0:15:13 | |
| 137 | Agur eta ohore Mattin Ahetzekoari (azpitituluekin) | Ahetze | 0:16:37 | |
| 138 | Ibaneta pastorala | Garindaine | 0:29:49 | |
| 139 | Arbona, herri baten historia | Arbona | 0:17:03 | |
| 140 | Golfa ipar Euskal Herrian | Donibane Lohizune , Angelu | 0:17:06 | |
| 141 | Jojo, Bernadette eta Txomin | Gabadi | 0:16:57 | |
| 142 | Sarako usotegietan | Sara | 0:15:09 | |
| 143 | Laurent Aguirre laboraria Donibane Lohitzunen | Donibane Lohizune | 0:18:00 | |
| 144 | Eguberri gaua | Itsasu | 0:16:28 | |
| 145 | Urdinarbeko erlezaina | Urdiñarbe | 0:15:01 | |
| 146 | Ignacio, pilotari ohia | Sara | 0:15:40 | |
| 147 | Euskal literatura | Baiona | 0:14:40 | |
| 148 | Euskara eskolan | Kanbo , Baiona | 0:17:06 | |
| 149 | Ezpeletako pottokaren feria | Ezpeleta | 0:16:13 | |
| 150 | Daniel Landart euskal idazle eta olerkaria | Baiona | 0:19:19 | |
| 151 | Ugutz kontalaria | Beskoitze | 0:16:18 | |
| 152 | Santa-Graziko bizia | Santa Grazi | 0:18:30 | |
| 153 | Garroa, esperientzia etxaldea | Lekorne | 0:17:25 | |
| 154 | Faustin Bentaberryri omenaldia | Donibane Garazi | 0:16:50 | |
| 155 | Faustin Bentaberryren eguna | Izpura | 0:16:46 | |
| 156 | "Bai euskarari kanpaina" | Baiona , Idauze-Mendi | 0:17:16 | |
| 157 | Etienne Salaberry | Baiona | 0:15:43 | |
| 158 | Zuraide eta laborantxa | Zuraide | 0:15:33 | |
| 159 | Roger Etchegaray | Ezpeleta | 0:17:36 | |
| 160 | Jesus Etchevarria | Kanbo | 0:14:19 | |
| 161 | Xanpun | Sara | 0:15:04 | |
| 162 | Dominique Larrea | Senpere | 0:14:41 | |
| 163 | Errazue nola zen lehenago : lehen partea | Makea | 0:15:09 | |
| 164 | Errazue nola zen lehenago : bigarren partea | Makea | 0:14:12 | |
| 165 | Merkatu komuna eta Espainia | Makea | 0:15:12 | |
| 166 | Pampi Laduche partida eguna batez | Azkaine | 0:14:57 | |
| 167 | Gazteak Alduderi begira | Aldude | 0:15:00 | |
| 168 | Euskal besta | Baiona , Arnegi, Baigorri, Donapaleu | 0:55:45 | |
| 169 | Euskararen egoera soziolinguistikoa | Donibane Lohizune | 0:14:58 | |
| 170 | Donapaleuko laborariak | Donapaleu | 0:15:02 | |
| 171 | Ibarlako antzerki taldea | Ibarla | 0:15:00 | |
| 172 | Hendaiako portua | Hendaia | 0:14:30 | |
| 173 | Baionako "Dantzari Eguna" | Baiona , Uztaritze | 0:15:11 | |
| 174 | "Egarriak" antzerkia | Donibane Garazi | 0:14:55 | |
| 175 | "Gaztelu Zahar" kantari taldea | Hendaia | 0:15:01 | |
| 176 | Urdiñarbe phastuala aitzin | Urdiñarbe | 0:15:02 | |
| 177 | Iparragirre pastorala Urdiñarben | Urdiñarbe | 0:20:02 | |
| 178 | "Atzo jin bagine", uso ihizia | Urdiñarbe | 0:14:47 | |
| 179 | Ttotte Saldubehere | Aldude | 0:14:56 | |
| 180 | Senpereko INRA | Senpere | 0:14:59 | |
| 181 | Larraine (azpituluekin) | Larraine | 0:14:32 | |
| 182 | Laboraria eta lurra | Amenduze-Unaso | 0:14:49 | |
| 183 | Pertsularien xokoa (azpitituluekin) | Urepele | 0:15:02 | |
| 184 | Etxahun Iruri : lehen partea | Iruri | 0:14:59 | |
| 185 | Etxahun Iruri : bigarren partea | Urdiñarbe , Gotaine-Irabarne | 0:15:13 | |
| 186 | Dospi | Itsasu | 0:14:58 | |
| 187 | Hazparneko kultur astea | Hazparne | 0:15:10 | |
| 188 | Amaren bihotza | Baiona | 0:14:29 | |
| 189 | Donibane Lohitzuneko arrain kontserbadegiak | Donibane Lohizune | 0:14:58 | |
| 190 | Kalika | Angelu | 0:16:57 | |
| 191 | Denek langile koperatiba | Arrosa | 0:15:02 | |
| 192 | Arrozeko kapera | Larzabale-Arroze-Zibitze | 0:16:56 | |
| 193 | Pilota sustraiatik | Aldude | 0:14:53 | |
| 194 | Imanol | Baiona | 0:15:01 | |
| 195 | Harren sarraskiak pentzeetan | Hazparne , Bastida, Donibane Garazi | 0:15:00 | |
| 196 | Herriko bestak Saran (azpitituluekin) | Sara | 0:15:03 | |
| 197 | Bost urte jada | Urepele | 0:16:38 | |
| 198 | Gauak gauari (1) | Itsasu | 0:14:30 | |
| 199 | Gauak gauari (2) | Makea , Hazparne, Itsasu | 0:14:57 | |
| 200 | Aupa Real | Biarritz | 0:16:01 | |
| 201 | Hazparneko laborantza eskola | Hazparne | 0:15:18 | |
| 202 | Urdiñarbeko kooperatiba (azpitituluekin) | Urdiñarbe | 0:15:06 | |
| 203 | Erramun Marticorena : lurrari kanta | Baigorri | 0:16:14 | |
| 204 | Ikastola | Baiona | 0:21:07 | |
| 205 | Xanpuni omenaldia: lehen partea | Urepele | 0:14:31 | |
| 206 | Xanpuni omenaldia : 2. partea | Urruña | 0:15:16 | |
| 207 | Artzain xoila | Gabadi | 0:14:45 | |
| 208 | Zuberoko lege zaharrak | Larraine | 0:21:48 | |
| 209 | Maite Idirin | Baiona | 0:15:26 | |
| 210 | Maite Idirin [frantsesezko azpitituluekin] | Baiona | 0:15:30 | |
| 211 | Indar jokoak | Donapaleu | 0:15:55 | |
| 212 | Antzerkia eskolan | Arbona , Kanbo | 0:17:08 | |
| 213 | Thérèse Leremboure | Sara | 0:15:47 | |
| 214 | Aita Larzabal (1. zatia - Frantsesezko azpitituluekin) | Ziburu | 0:15:10 | |
| 215 | Aita Larzabal (2. zatia) | Ziburu | 0:15:12 | |
| 216 | 1982ko Eguberri | Ziburu | 0:17:38 | |
| 217 | Bertsularien txapelketa (1. partea) | Itsasu | 0:18:44 | |
| 218 | Bertsularien txapelketa (2. partea) | Itsasu | 0:18:00 | |
| 219 | Alki kooperatiba | Itsasu | 0:14:56 | |
| 220 | Hil harria zergatik | Ahurti | 0:15:14 | |
| 221 | Ehun urtez | Bidarrai , Biarritz, Iholdi | 0:15:46 | |
| 222 | Berria, Makeako kooperatiba | Makea | 0:15:11 | |
| 223 | Itsas zelaian [frantsesezko azpitituluekin] | Getaria , Donibane Lohizune | 0:15:57 | |
| 224 | Maskaradak Eskiulan (azpitituluekin) | Eskiula | 0:17:40 | |
| 225 | Etxalde berri | Senpere | 0:15:49 | |
| 226 | Haurrak ikasazue | Aldude , Angelu, Baiona | 0:15:50 | |
| 227 | Lagunak | Arbona , Angelu | 0:21:28 | |
| 228 | Jon Mirande | Garindaine , Sohüta | 0:15:57 | |
| 229 | Ugutz kontalaria | Beskoitze | 0:16:18 | |
| 230 | Eltzegor abesbatza | Urruña | 0:15:22 | |
| 231 | Eltzegor abesbatza [frantsesezko azpitituluekin] | Urruña | 0:15:21 | |
| 232 | Lanik gabe | Baiona | 0:15:00 | |
| 233 | Pagolako pastorala | Pagola | 0:13:42 | |
| 234 | Etxea xutik | Baigorri | 0:14:50 | |
| 235 | Janine Elissetche - Lehen zatia: "Gerla denbora" | Itsasu | 0:15:50 | |
| 236 | Janine Elissetche - Bigarren zatia: "Armada" | Itsasu | 0:15:38 | |
| 237 | Irulegiko mahastia | Irulegi , Baigorri | 0:15:33 | |
| 238 | Izaiaren sortzea | Hazparne | 0:13:33 | |
| 239 | Heletako feria | Heleta | 0:15:06 | |
| 240 | Junes Cazenave eta Xuberoa | Santa Grazi | 0:15:15 | |
| 241 | Hazparne, egun hola... Bihar nola? | Hazparne | 0:15:04 | |
| 242 | Ixtorio... Mixterio... | Bidarrai | 0:15:25 | |
| 243 | Ixtorio... Mixterio… [frantsesezko azpitituluekin] | Bidarrai | 0:15:20 | |
| 244 | Pasatzaileen lekukotasunak | Itsasu | 0:15:11 | |
| 245 | Pasazaileen lekukotasunak [frantsesezko azpitituluekin] | Itsasu | 0:15:10 | |
| 246 | Besoz eta buruz | Baiona | 0:14:54 | |
| 247 | Besoz eta buruz [frantsesezko azpitituluekin] | Baiona | 0:14:49 | |
| 248 | "Hazparneko anderea" antzerkia – 1. partea | Hazparne | 0:15:44 | |
| 249 | Hazparneko anderea – 2. partea | Hazparne | 0:16:14 | |
| 250 | Felix Iriarte "Berjinanto" bertsularia | Banka , Bidarrai | 0:16:54 | |
| 251 | Emazteek diote | Hazparne , Angelu, Urepele | 0:16:08 | |
| 252 | Emazteek diote [frantsesezko azpitituluekin] | Hazparne , Angelu, Urepele | 0:16:08 | |
| 253 | Manex Erdozainzi-Etxart | Donapaleu , Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Domintxaine-Berroeta | 0:16:06 | |
| 254 | Manex Erdozainzi-Etxart [frantsesezko azpitituluekin] | Donapaleu , Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Domintxaine-Berroeta | 0:16:04 | |
| 255 | Aro berri: informatika | Baiona , Donibane Garazi | 0:15:05 | |
| 256 | Aro berri: informatika [frantsesezko azpitituluekin] | Baiona , Donibane Garazi | 0:15:05 | |
| 257 | Antxoaren gatazka | Hendaia , Donibane Lohizune | 0:15:07 | |
| 258 | Koblariak Xuberon | Maule-Lextarre | 0:15:12 | |
| 259 | Artzain xakurra | Baigorri | 0:16:57 | |
| 260 | Artzain xakurra [frantsesezko azpitituluekin] | Baigorri | 0:16:56 | |
| 261 | Ogitik artorat | Donapaleu | 0:14:41 | |
| 262 | Ogitik artorat [frantsesezko azpitituluekin] | Donapaleu | 0:14:40 | |
| 263 | Xuberoko elizak | Zalgize-Doneztebe , Lexantzü-Zünharre, Iruri | 0:15:07 | |
| 264 | Madeleine Mendiondo : argiaren mezulari – 1. zatia | Sohüta | 0:15:00 | |
| 265 | Madeleine Mendiondo : argiaren mezulari – 2. zatia | Sohüta | 0:15:03 | |
| 266 | Madeleine Mendiondo : argiaren mezulari – 3. zatia | Sohüta , Mitikile-Larrori-Mendibile | 0:15:47 | |
| 267 | Behin bazen olerkari bat | Hazparne | 0:14:24 | |
| 268 | "Herrikoa" sozietatea | Baiona , Hendaia, Itsasu | 0:14:59 | |
| 269 | Aita Gachiteguy | Ahurti | 0:15:02 | |
| 270 | Aurelio Artetaren bizia eta lanak | Baiona | 0:13:38 | |
| 271 | Euskal hilarriak | Ahurti , Baiona | 0:15:15 | |
| 272 | Hotzez kaskaran | Hazparne , Banka, Kanbo, Donibane Lohizune, Urepele | 0:15:01 | |
| 273 | Muga pasan : Jean-Pierre Bidart | Hazparne | 0:15:29 | |
| 274 | Muga pasan: Iñarra | Itsasu | 0:14:43 | |
| 275 | Beñat Karrika : Armendaritze – 1. partea | Armendaritze | 0:13:31 | |
| 276 | Madeleine Mendiondo : Argiaren mezulari | Sohüta | 0:43:53 | |
| 277 | Beñat Karrika: Armendaritze – 2. partea | Armendaritze | 0:14:53 | |
| 278 | Hazparneko galarrotsak | Hazparne | 0:15:17 | |
| 279 | Ainhizako irri gaua | Ainhize-Monjolose | 0:14:47 | |
| 280 | Herri urrats | Senpere | 0:15:33 | |
| 281 | Urkia jaun apezpikua | Ezpeleta | 0:15:18 | |
| 282 | Laugarren korrika | Atharratze-Sorholüze , Hendaia | 0:14:41 | |
| 283 | Kintoako ibarra | Urepele | 0:15:12 | |
| 284 | Manuel Susperregui | Ziburu | 0:14:17 | |
| 285 | Xuberoko herri kontratua | Maule-Lextarre | 0:15:04 | |
| 286 | Uda sasoina | Azkarate , Donibane Lohizune | 0:14:48 | |
| 287 | "Allande Oihenart" pastorala – 1. partea | Muskildi , Maule-Lextarre | 0:16:35 | |
| 288 | "Allande d'Oihenart" pastorala - 2. partea | Muskildi | 0:14:48 | |
| 289 | Izura | Izura-Azme | 0:14:29 | |
| 290 | "Euskal herriko artistak" taldea | Kanbo | 0:13:59 | |
| 291 | Eguberri Eiheralarren | Eiheralarre | 0:17:08 | |
| 292 | Hazkuntza berriak | Gamarte , Lasa, Donazaharre, Arrosa | 0:15:40 | |
| 293 | Komunikabideak Euskal Herri barnealdean | Donibane Garazi , Donapaleu | 0:14:47 | |
| 294 | Makeako Ganix | Makea , Luhuso | 0:15:27 | |
| 295 | Senpereko Laborantza Eskola | Senpere | 0:15:11 | |
| 296 | Jean-Baptiste Harambillet | Ezpeleta , Azkaine | 0:16:31 | |
| 297 | Bertsulariak Saran | Sara | 0:17:22 | |
| 298 | Informatika Euskal Herrian | Angelu , Hazparne, Irulegi | 0:15:05 | |
| 299 | Pierre Topet Etxahun Barkoxekoa – 1. partea | Barkoxe | 0:14:37 | |
| 300 | Pierre Topet Etxahun Barkoxekoa - 2. partea | Barkoxe | 0:14:30 |