Euskararen etorkizunari buruz
26na urte dituzte Leirek eta Samuelek, eta argi dute ez luketela nahi belaunaldiz belaunaldi jasotako hizkuntzaren etena euren erruz gertatzea.
Lekukoa(k): Leire Barbier, Samuel Biscay
Herria: Aiherra
Artxibo-funtsa(k): Euskal Herriko Ahotsak - Ahotsak.eus
Bilduma: Iparraldeko ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Ahotsak.eus
Data: 2014-10-25
Iraupena: 0:01:30
Erreferentzia: AIH-001-63
Badihardugu (ahotsak.eus) elkartearen artxibo-kodea: AIH-001-63
Gaia(k): Euskararen egoera, Euskararekiko atxikimendua
Eskubideak eta erabilpen baldintzak
Orri honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude (CC BY-SA 2.0).
Baimendua zara web-orrialde honen edukiak (testuak, irudiak edo dokumentuak) partekatzeko eta eduki horietatik abiatuta lan edo eduki eratorriak egiteko. Baldintza bakarra da, beti, edukien jatorria aitortzea (CC BY-SA 2.0 - www.ahotsak.eus), eta adieraztea aldaketarik egin bada jatorrizko edukietan. Edukiak haien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzera behartua zara.
Leire Barbier
Leire 1988ko irailaren 30ean jaioa da, Baionan, baina Aiherran bizi izan da betidanik, ikasketen egiteko Pauen eta Bordelen egonaldiak egin izan dituen arren. Samuel Biscayrekin batera elkarrizketatu genuen garaian, ordea, Hazparnera bizitzera joan berria zen Leire. Aiherra ondo-ondoan da Hazparne. Aita Aiherrakoa eta ama Ibarlakoa ditu. Bi senidetan zaharrena da eta Luhuson ari da lanean, Frantziako eskola sare publikoko euskara irakasle moduan, lehen mailan. Aiherrako Herriko Etxean egin genion elkarrizketa, eta sei hilabete pasatxo zeramatzan orduan bertako hautetsi karguaren jabe. Hizkuntza kontuei buruz (tratamenduak, etxeko ohiturak …) eta Aiherrako zein inguruko gazteek aisialdian dituzten joeren gainean jarduten du, batez ere.
Samuel Biscay
1988ko martxoaren 24an jaioa zen, Baionan, baina Aiherran bizi izan da betidanik, eta Aiherrakoak ditu ere ama eta aita. Hiru anaiatan gazteena da eta kontablea da lanbidez. Elkarrizketa egin garaian hautetsi izendatu berriak izan ziren (2014ko martxoan) Aiherrako Herriko Etxean, bai Samuel eta bai Leire, Samuelekin batera elkarrizketatutako laguna. Hizkuntza kontuei buruz (tratamenduak, etxeko ohiturak …) eta Aiherrako zein inguruko gazteek aisialdian dituzten joeren gainean jarduten du, batez ere.