Senperealdeko kantu zaharren oroimena

2026-03-30  ¦  Artxibo soinudunak

Senpereko Oxtikenekoak elkarteak Senperealdeko kantutegi tradizionala gorde nahian, tokian tokiko kantuen bilketa lan bat abiatu zuen 1999an. Karia hortara 2012 arte zonbait kantu bazkari antolatu zituen non ere Senpereko eta inguruetako herrietako kantariak biltzen baitziren. Orduko kantuen grabaketak zerrendatu ditugu Lapurdi 1609 elkartearen laguntzarekin eta zonbaitzu entzungai eman sarean.

Laurent

Laurent Elhorga (1920-2010) © Jakes Larre - EKE

1999tik goiti hasi ziren Oxtikenekoak elkarteko kideak Senperen bildutako kantuak Ttipi-ttapa aldizkariko gehigarri batean argitaratzen. Ekimen hortan oinarritu ziren Kantu xaharraren lehen egunaren antolatzeko.

1999 eta 2012 artean 9 kantu bazkari antolatu ziren.
Karia hortara grabatu ziren kantuak (206 kantu orotara) baita ere tokian-tokiko kantarien etxeetan bilduak zerrendatu ditugu. 

Hiru funts desberdinetan banatzen dira. 

Oxtikenekoak elkarteko kideek grabatuak eta Euskal kultur erakundeak grabatuak zintzilikatu ditugu Mintzoak.eus atarian.

Kantu horien artean batzuk biziki ezagunak dira, beste batzuk galtzeko bidean edo guttitan entzunak.
Aipatzen dituzten gaien artean, gizon-emazteen arteko maitasuna eta bihotz-minak, herria, euskara eta lurra, gerla...

Gehiago jakin

CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.