-
|
- Euskara
Euskal mitologiaren munduan murgiltzeko ipuin kontatuak
2026-06-16 Artxibo soinudunak
2026ko martxoaren 12tik urriaren 10era, Irisarrin kokatua den Ospitalea Departamenduko ondare hezkuntzarako zentroak euskal mitologiari buruzko erakusketa proposatzen die bisitariei, dohainik. Karia hortara euskarazko 26 ipuin grabatu dituzte, gehienak ahozko tradizioak helaraziak beste batzuk gaur egungo artista-kontalariek osatuak. Mintzoak atarian eskuragarri daude ere.
Munduaren jatorria, fenomenoak eta giza-kondizioa azaltzen duten kondairez eta leiendez osatuak dira mitoak. Naturaz gaindiko izakiz beteak dira. Euskal mitologia horren lekuko dugu, Lamina, Basajaun edo Mari bezalako pertsonaiak istorio multzo aberats batean agertzen direnean.
Haien jatorrizko erranahia denborarekin ahuldu bada ere, natura eta lurraldeari biziki lotuta dauden entitate hauek naturaren indarra, antzinako jakintzak eta balio moralak gorpuzten dituzte. Belaunaldiz belaunaldi ahoz transmitituak, kondaira hauek ondare immaterial paregabea osatzen dute, XIX. mendean bildua eta gaur egun oraindik euskal nortasunaren bereizgarri dena.
Ospitalea ondare hezkuntzarako zentroak sortu duen erakusketan kontalari desberdinen ahotik (Koldo AMESTOY, Xan ERROTABEHERE, Emmanuel IÑARRA, Ixabel MILLET, Kattalin SALLABERRY, Maryse URRUTY) grabatu euskarazko ipuinak entzun daitezke.
Mintzoak atarian denen eskura emanak dira ere hemendik aitzina, euskarazko transkripzio eta frantsesezko itzulpenarekin batera.
Kontalariak eta ipuinak
Kontalari baten izenaren gainean klikatu irakurri dituen ipuinen izenburuak ikusteko.
Gisa bereko berriak