Berriak: "Eleketa" programa

© DR - Michel Elgart funtsa

Hego Lapurdiko ahozko oroimenak

2021-08-20  ¦  "Eleketa" programa

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketa Donibane Lohizuneko Dukontenia gelan ikusgai izanen da irailaren 12tik urriaren 10a arte. Herrian berean baita inguruko herrietan Euskal kultur erakundeak XXI. mendeko biziaz bildutako lekukotasunak agerian emanen ditu.

 
© Euskal kultur erakundea

Hazparne aldeko herri memoria

2020-11-03  ¦  "Eleketa" programa

Hazparnen aurkeztua izan da lehen aldiz "Eleketa, ahozko oroimenak" izeneko erakusketa ibiltaria. 2007. urteaz geroztik Euskal kultur erakundeak daraman bilketa etnografikoaren uztan oinarritua da. Hazparnen erakutsitako lekukotasun guziak atari honetan ikus daitezke orain, azpitituluz jantzirik.

 
© Christian Jougleux

"Eleketa" ahozko oroimenari buruzko erakusketa Hazparnen estreinatua

2020-07-06  ¦  "Eleketa" programa

Gure ahozko oroimenen altxorrak agerian eman nahi dituen erakusketa ibiltari eta multimedia berria Hazparneko Pierre Espil mediatekan aurkeztuko du lehen aldiz Euskal kultur erakundeak 2020ko irailaren 25etik azaroaren 7ra. "Eleketa, ahozko oroimenak" du izena eta 2007an abiatu memoriaren ikus-entzunezko bilketan oinarritzen da. Hazparnen, herrian berean baita inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.

 

Ahozko ondare kontsultagune bat Euskal kultur erakundean

2019-01-28  ¦  "Ahotsak" bilketa, Telebistako artxiboak, "Eleketa" programa, Artxibo soinudunak

Ahozko ondarearekin zerikusia duten hainbat ikus-entzunezko dokumentu daude kontsultagarri Euskal kultur erakundean, dagozkien jabe desberdinen baimenarekin beti. Baliabide numeriko horien ezagutarazteko Ahozko ondare kontsultagune bat sortu du bere egoitzan EKE-k, Uztaritzeko Lota Jauregian. Deneri irekia da baina hitzordua hartu behar da.

 
Johañe Etchebarne artzaina (1933-2016).

Ahozko memoriaren bilketa Xiberoan: Eleketa programaren lehen emaitzak eta ondoko urratsak

2018-09-15  ¦  "Eleketa" programa

Joan den irailaren 13an, Maulen, Euskal kultur erakundeak Departamenduaren obragintzapean daraman Eleketa programaren aurkezpen bat egina izan zaie Xiberoko hautsetsi eta kultura eragile batzuei, Mauleko herriko etxearen laguntzarekin. Ahozko memorioaren bilketaren segida Xiberoan aipatua izan da bereziki.

 
Donibane Lohizuneko portua (argazkia: EKE)

Donibane Lohizuneko herri-memoriaren lekuko

2018-08-24  ¦  "Eleketa" programa

Donibane Lohizuneko herriko etxeak bilketa bat sustatu zuen 2012an hiriaren memoria atxikitzeko, hainbat arlo aztertuz: eskulangintza, bizi ekonomikoa, soziokulturala eta kirola adibidez. Lekukotasun guziak Mintzoak plataforman ikusgai dira orain, herriaren eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza bati esker.

 
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Euskal dantzaren urratsetan

2018-07-27  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundeak Iparraldeko hainbat dantzari eta eragileren lekukotasunak bildu ditu 2012 eta 2017 artean, Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin daraman "Eleketa" programaren karietara. Egindako grabaketak xeheki zerrendatzen dituen datubasea sareratu dugu, bi hizkuntzatan. Lekukotasun batzuen zatiak ikusteko parada ematen du ere.

 
André Cros bilduma - Tolosa (Toulouse)-ko artxibotegia - CC BY-SA 4.0

1968ko maiatzeko gertakariak euskaldun batzuen oroitzapenetan

2018-05-11  ¦  "Eleketa" programa

Duela 50 urteko manifestaldiak, grebak eta mugimenduak ekarri dizkigute gogora "Eleketa" programaren karietara Euskal kultur erakundeak bildu zonbeit lekukotasunek. 

 
Argazkia: Zabalik elkartea

"hEskuara Amikuzen" dokumentala

2017-12-12  ¦  "Eleketa" programa

Donapaleuko Zabalik elkarteak "hEskuara Amikuzen" dokumentala zabaldu du sarean. Baxenabarreko eskualde honetan hizkuntzak bi belaunalditan ezagutu duen hondamendiaren eta azken urteotan berriro indar berritzeko herritarrak egiten ari diren ahaleginaren lekuko da. Eleketa programako hainbat artxibo erabili dituzte horretarako.

 
Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako bideo-kliparen irudi bat.

Mondragon Unibertsitateko ikasleak ahozko memoriaren bilketaren komunikazioa aztertzen

2017-09-06  ¦  "Eleketa" programa

Euskal kultur erakundea eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetzaren baitan 2016-2017 ikasturteko Gradu bukaerako lanarentzat, Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Beñat Galfarsoro, Gorka Uriarte eta Iñaki Tena ikasleek "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren azterketa kritikoa eraman dute. Ikerketa horren karietara, bilketa programaren komunikazio bideak jorratu dituzte, proposamenak eginez eta promoziorako bideo bat ekoiztuz.

 
CodeSyntax-ek garatua. Softwarea: Django.